Aste Nagusia 2016

Jaietako 100.000 egitarau banatuko dituzte Bilboko etxeetan

uriola.eus 2016ko abu. 8a, 10:34

Udala bihar, abuztuak 9, 100.000 jai-egitarau banatzen hasiko da, Bilboko etxeetan hiritar bakoitzak egitarau bat eduki dezan udal-puntuetara joan beharrik gabe. Honela, bilbotar guztiek bere postontzietan 2016ko Aste Nagusian zehar egongo diren jarduera guztien jai-egitaraua jaso ahal izango dute.

Jai-egitarauen banaketarekin batera, beste 40.000 egitarau ere eskura izango dituzte bilbotarrek Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaien Sailean (Aznar Eraikina), Herritarren Harretarako Zerbitzu bulegoan (San Agustin Eraikina), Bilbao Turismo bulegoetan Terminus Eraikinean (Plaza Biribilean), Arriaga Antzokian eta Guggenheim Museoan kokatuak, Bilboko Konpartsak erakundearen egoitzan eta Barrutiko Udaltegietan ere.

Jaiak gozatzera atzerritik etorriko direnak ere kontuan hartuz, 10.000 egitarau argitaratu dira frantsesez eta ingelesez bostgarren urtez. Eskura egongo dira Plaza Biribilean eta Loiuko aireportuko Bilbao Turismo bulegoetan, Bilboko Udaletxeko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaien Sailean, Bilboko Herritarren Harretarako Zerbitzu bulegoan (San Agustin Eraikina) eta Alde Zaharreko Barrutiko Udaltegian.

Aurten berriz ere 'Bilbao Aste Nagusia' mugikorrerako aplikazioa deskargatzeko aukera egongo da, jaietako informazio osotua eskura izanez, eta Aste Nagusiaren web ofiziala bisitatzeko aukera ere: www.bilbao-astenagusia.net.

Programa irisgarria

Udalak, ezgaitasun-mota desberdinekiko pertsonen integrazioaren aldeko apustuan, aurtengo jai-programa Irakurketa Errazari moldatu du ASPACE Bizkaia erakundearen laguntzarekin.

Irakurketa Erraza bai forman bai edukian moldatutako materialak eskaintzeko bidea da irakurtzeko edo ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonek irakur dezaten. Horretarako hizkuntza argi eta laburra erabiltzen da eta testua deskribatzen dituzten ilustrazio eta irudiak erabiltzen ulermena hobetzeko eta mezua argitzeko asmoz.

Halaber, ikusmen ezintasunen bat duten pertsonentzako braille-ra egokitutako egitarauak eta jaietako kartel egokituak prestatu dira. Honako puntuan egongo dira eskura: Barrainkuako, Alde Zaharreko, Deustuko eta Begoñako Barrutietan, Bilboko Turismo Informazio Bulegoetan (Zabalgune eraikinean eta Guggenheimeko bulegoan) eta Herritarren Arretarako Zerbitzuko zentroan (San Agustin eraikina).