Bihartik hilaren 12ra bitartean, aparkalekuak okupatu eta ibilgailuen zirkulaziorako itxiko da Mirasol Kondearen kalea, San Frantzisko eta Gorte kaleen artean. Galtzada okupatzeko hartuko dute neurria.
Ordezko bideak, San Frantzisko, Bilbo Zaharra, On Claudio Gallastegi, Saralegi plaza, Vitoria-Gasteiz kalea eta Olano izango dira.
Garraio publikoa San Frantzisko kaletik eta Bilbo Zaharretik bideratuko da. Bilbo Zaharra kalean zirkulazio-noranzkoa aldatu eta honela geratuko da: Mariariaren Bihotza plaza - Claudio Gallastegi kalea.
Bestalde, 09:00etatik 15:00etara, gutxi gorabehera, zirkulazioa itxi eta aparkalekuak okupatuko dira Hernani kalean, San Frantzisko eta Naxa kaleen artean. Castillo Generalaren kalean ere bai, Maitzaren Bia eta Herni artean. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz.
Hernani kaleko 5. zenbakirako hagak jaisteko okupatuko dute espazio publikoa.
Era berean, bihartik ostegunera bitartean, ibilgailuen zirkulaziorako itxiko dituzte kale hauek:
• Sabino Arana etorbidea, Novia Salcedo eta Autonomia kaleen artean.
• Lekuona Margolariaren etorbidea, Sabino Arana etorbidearen bidegurutzean.
• Novia Salcedo kalea, Sabino Arana etorbidearen bidegurutzean.
Lanek aurrera egin ahala itxiko da ibilgailuen zirkulazioa. Ibilgailuak ondoko kaleetatik bideratzeko seinalistak egongo dira.
Zoladuraren gainazala tratatzeko eta seinale horizontalak pintatzeko okupatuko da esparru publikoa.
09:00etatik 13:00etara, gutxi gorabehera, zirkulaziorako itxi eta aparkalekuakokupatuko dira Felipe Uhagon kalean, Iparragirre eta Gordoniz kaleen artean. Okupatuko diren gunean hesiak jarriko dituzte.
Kamioi batek eta garabi batek Indautxu klinikara materiala igotzeko itxiko dute kalea.
Gainera, bihartik hasita bi astez, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Begoñako Andra Maria kalean, 43. zenbakiaren parean. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta oinezkoentzat bidea libre egongo da etengabe.
Irtenguneak, oinezkoen pasabidea eta pasabide beheratuak egiteko okupatuko da esparru publikoa.
Eta bihar hasi eta hilaren 19ra arte, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dituzte Bailen kalean, 3. eta 9. zenbakien parean. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz eta ibilgailuen zirkulazioa une oro baimenduko da. Oinezkoen joan-etorriak beste espaloitik egingo dira.
Abandoko geltokiko aparkalekuan konponketa-lanak egiteko okupatuko da esparru publikoa.
Era berean, bi astez, aparkalekua eta espaloia okupatuko direla Sagarminaga kalean, 2tik 12ra bitarteko zenbakien atzealdean. Okupatuko den gunean hesiak jarriko dira aurretiaz eta oinezkoek igarobidea libre izango dute etengabe.
Mutxardadura-lanak (baldosa pikatzea) egiteko eta baldosak konpontzeko okupatuko da esparru publikoa.
Bukatzeko, bihar hasi eta bi astez, espaloia okupatuko dute Zumalakarregi etorbidean, 40. zenbakiaren aurrean. Bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat.
Alde horretako ezpondan sarea jartzeko okupatuko dute esparru publikoa.
Ur mozketa
Biharko egunean ere, 16:00etatik 19:00etara, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua etengo dute Begoñako Andra Maria kaleko 1, 3 eta 20 zenbakietan; Maria Aguirre-Aguirre kaleko zenbaki guztietan; Dolaretxe auzoko 7, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 16 eta 18 zenbakietan; eta Pedro Cortes Udal Sendagilearen Etxaldeko zenbaki guztietan.
Udal sarean balbula bat jartzeko eta hartune pribatuak berritzeko kenduko dute ura.