Baina 1997ko abuztuan, hamasei urte nituela, lehen aldiz kuadrillagaz Bilboko Aste Nagusira etorri nintzen eta Marijaiarekin maitemindu.
Ordutik hona hogei bat urte pasa dira, eta urteroko zita ez dut inoiz galdu: kontzertuak eskaini ditut, konpartseroa izan naiz, lehiaketetan parte hartu, barraketara igo, aspaldiko lagunak ikusi eta nola ez! Parranda ederrak bota ditut. Zenbat gaupasa, zenbat lagun, zenbat oroitzapen, zenbat une ahaztezin...
Badu geure Aste Nagusiak zeozer berezia, librea, irekia, erromantikoa, ezberdina... engantxatzen duena. Bihotzaren erdian ereindako hazi txiki bat loratzean bezala sentitzen dena: Astenagusitis sindromea. Nik duela hogei urte lehen aldiz bizi izan nuen. Eta urtero errepikatu dut. Gora Aste Nagusia! Gora Marijaia!