Aste Nagusia 2016

20 urte betetzeko egitarau oparoa prestatu du Aixeberrik Aste Nagusiari begira

uriola.eus 2016ko abu. 10a, 14:33

Gutxinaka konpartsak Aste Nagusian izango duten egitarauaren berri ematen hasi dira. Jakin dugunez, Aixeberrik 20 urte beteko ditu aurten eta urtero legez, musika, tailerrak, bazkariak, kontzertuak eta beste hainbat ekintza ez dira faltako Areatzan kokatuta duten txosnaren inguruan. 

Egitaraua 

Abuztuak 21, igandea

- 20:00. Konpartsa arteko garagardo dastaketa.

 

Abuztuak 22, astelehena

- 12:00. Aixetxiki. Puxgarriak eta rokodromoa.

- 12:00. Grafiti tailerra.

- 17:00. Aixetxiki tailerrak: aurpegiak margotzea, puztukiak eta ‘Velcro-wall’.

- 18:00. Magoa.

- 23:30. Oxabiren eskutik erromeria.

 

Abuztuak 23, asteartea

- 12:00. Rokodromoa.

- 19:00. Zumba.

- 23:30. El Pirata de Rock FMren kontzertua.

 

Abuztuak 24, asteazkena

- 10:00. 3x3 basket txapelketa.

- 12:00. Rokodromoa.

- 20:00. Saskibaloi Lehiaketaren sari banaketa.

- 20:30. Bilbobillies taldearen kontzertua.

- 23:30. DJ Edu Maracas & Rudymental.

 

Abuztuak 25, osteguna

- 12:00. Rokodromoa.

- 19:00. Konpartsen arteko poteoa mozorroekin.

- 20:00. Mud Candis taldearen kontzertua.

- 23:30. 20. urteurren jaia: 90´s Remember.

- 23:30. Rock & Classics Proiect taldearen kontzertua.

 

Abuztuak 26, ostirala

- 19:00. Xabi Aburruzagaren kontzertua.

- 23:30. La Basurekin Hip-hop gaua.

 

Abuztuak 28, igandea

- 08:00. AixeGosaria.

- 19:00. VII. Izotz-jaurtiketa.