Aste Nagusia 2016

Doako 300 ekitaldi baino gehiago eskainiko ditu 2016ko Aste Nagusiak

uriola.eus 2016ko abu. 11a, 11:00

Musika-eskaintzak Bunbury, Carlos Baute edo Ainhoa Arteta bezalako artistak izango ditu, bilbainadekin, munduko musikekin, pop-rock lokala edota musika klasikoarekin batera. Aldiz, su artifizialek Bilboko zerua argituko dute gauero 22:45etan, egunero; eta Arriaga Plazak antzerki ikuskizunak hartuko ditu, 13:30etan eta 21:30etan, eta Gas Plazak haurrentzako antzerkia 19:30etan. 

Bilbo, jende, gustu eta adin guztientzako doako eta kalitatezko 300 ekitaldi baino gehiago izango dituen Aste Nagusia jasotzeko prest dago. Abuztuaren 20an, larunbata, Patxo Telleria aktoreak paso emango dio 2016ko Aste Nagusiari pregoiaren irakurketarekin. Ondoren, Gisèle Felli Gorritxok, Komantxe Konpartsako kideak, txupina piztuko du Arriaga Antzokiko balkoi nagusitik 19:00etan. Ondoren, Marijaiak, Bilboko jaien protagonista eta erreginak, balkoira atera eta jaien kanta ofizialaren erritmoarekin ekitaldiez beteriko bederatzi jai egunei hasiera emango die. 

Aurten ere, Udalak jarduera anitzezko jai-egitaraua antolatu du: 300 ekitaldi baino gehiago dira, guztiek Bilboko jai eredua desberdin egiten duten ezaugarriekin: kalitatea, aniztasuna, berdintasuna, parte hartzea eta doakotasuna. 

Abuztuaren 20tik 28ra, publikoak 100 musika-ekitaldi baino gehiagoz gozatu ahal izango du Bilboko puntu desberdinetan. Gaur egungo taldeetatik hasi eta ohiko bilbainadak, musika klasikoa edota bertako pop-rockeraino. Leku berezia izango dute gaueko zerua argiztatzen duten su artifizialek; heldu eta umeentzako kale-antzerkia; ohiko gastronomia-lehiaketak, erraldoi eta buruhandiak, euskal dantzak, pilota, arraunketa edota herri-kirolak, besteak beste. 

Eskaintza oso zabala eta anitza izango da, beti ere honako baloreei lotuta: aniztasuna, kalitatea, parte hartzea, nortasuna, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko presentzian berdintasuna mantentzea eta euskara. Eskaintzaren helburua herritarrek eta bisitariek hiri ireki eta parte hartzaile batez gozatzea da.

Zortzi eszenatoki

Musika-egitaraua Bilboko Aste Nagusiko bereizgarrietako bat da. Estilo-aniztasunak, artisten kalitateak, eta, batez ere, musika-ekitaldien doako izaerak jaietarako eszenatoki desberdinak eta 100 musika-ekitaldiak erreferentzia izatea lortzen dute astean zehar.

Esparru hauen musika-espezialitatea Aste Nagusiko beste puntu nagusi bat da. Horrela, jendaurrekoak esparruak bereizten ditu dagokien musika motarekin: 

• Abandoibarra: kontzertu eta herri-ikuskizunak 

Guggenheim Museoaren itzalpean kokatzen den kontzertuen guneak era askotako eta primerako programazioa izango du. 

• Europa Parkea: jendaurreko gazteari zuzendua 

Txurdinagako Europa Parkeak publiko gazteagoari zuzendutako Aste Nagusiaren kontzertuak hartuko ditu. 10.000 metro koadroko zelaigunea da ikuspen onarekin eta eskuragarritasunarekin. 

• Plaza Barria: Munduko musikak.

Munduko Musikak Plaza Barriko eszenatokian izango dira aurten ere. Eszenatoki hau egunero betetzen da kalitatezko kartela eskaintzen, non kultura anitzetako soinu eta erritmoak nahasten diren. 

• Enkarnazio Eliza: musika klasikoa. 

Enkarnazio Eliza musika klasikoa gustuko dutenentzako erromesaldi-tokia izango da aurten ere. Esparru hau egunero betetzen da urte guztietan. Arratsaldeko zortzi t´ erdietatik aurrera, aparteko entzumena dutenentzako berealdiko musika. 

• Bilborock: Metal eta pop-rock lokala. 

Bilborock aretoak 2016ko Aste Nagusiko bertako Metal eta Pop Rock erakusketa hartuko du, aurten bere XXXI. edizioa izango delarik. Estilo guztietako 16 talde arituko dira abuztuaren 20a eta 27a bitartean eguneroko bi kontzertuetan, 20:00etatik aurrera lehena, eta hurrengoa ordu bat geroago, 21:00etan. 

• Parkeko Pergola esparrua: bilbainadak eta goatekeak. 

Casilda Iturrizar Parkeko Pergola esparruak musika-egitarau bikoitza eskainiko du egunero. Goizetan bilbainadak entzuteko aukera egongo da eta gauetan, Luis Carlos del Pozo DJ-aren eskutik musika-irekiera entzun ondoren, gaueko ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da hainbat talderekin. Kontzertuak 23:30etan hasiko da. 

• Areatzako Kioskoa: Bilboko Udal Banda.

Kioskoan eskainiko den goizeko musika-egitaraua Bilboko Udal Bandaren kontzertua izango da, eguerdiko 12:00etan. Berbenak gauen izango dira, Areatzan. 

• Areatza: berbenak, bandak eta fanfarriak. 

Umeentzako egitaraua

Aste Nagusiko Txikiguneak hainbat berritasun izango ditu aurten. Lehendabizi, bere espazioa zabalduko du. Pasadan urteetako kokapen berean egongo da, Casilda Iturrizar Parkeko Anselvo Clavé kalean, eta baita Pergolan eta hara eramaten duen pasabidean ere. ordutegia luzatuko da eta zabalik egongo da goizeko 11:00etatik 14:30etara eta arratsaldeko 16:30etatik 20:00etara arte; abuztuaren 21etik 28ra, biak barne. Izarretan eta konstelazioetan oinarrituko da lehen aldiz Txikiguneak balioak islatzen dituztelako.

Berdintasun, Lankidetza, Elkarbizitza eta Jaietako Sailak Areatzako jai-esparrua Txikigunearekin lotzeko zerbitzua antolatu du. Zerbitzua hilaren 21ean, igandea, hasiko da eta hilaren 28ra arte, igandea, luzatuko da, 25 minuturo autobus bat egongo da. Abuztuaren 21ean, “Balearen desfilea” dela eta, zerbitzua 18:00etan moztuko da. Joateko geltokia Udaletxearen alboan, San Agustín Eraikinaren aurrean izango da, eta bueltatzeko Kale Nagusiko 63 zenbakian.

Su artifizialak

Aurten, Bilbok XXVI Villa de Bilbao Nazioarteko Sari Nagusia ospatuko du eta leku desberdinetatik etorritako zazpi piroteknia parte hartuko dute. Su artifizialen ikuskizunak Bilboko zerua argituko du egunero. Zalantzarik gabe, Bilboko jaietako ikuskizunik jendetsuenak, izango dira. Suak gaueko 22:45tan hasiko dira Aste Nagusiak eskainitako beste ikuskizun batzuen amaierarekin bat egiteko. 

Ondoz ondoko bigarren urtez, piroteknia guztiak Nazioarteko Lehiaketan sartzen dira eta sari desberdinak lortzeko aukera dute: epaimahaiarena eta publikoarena. Beraz, erakusketako egun bakarra, hilak 27a, larunbata izango da Astondoak antolatutako ikuskizunarekin. 

 

Antzerkia

17 konpainiek ikuskizun desberdinak eskainiko dituzte heldu eta haurren gozamenerako. Kale-antzerkia Arriaga Plazan izango da, bi txandetan, 13:30etan eta 21:30etan, eta Gas Plazak haurrentzako antzerkia hartuko du 19:30etan, lehen igandea izan ezik ekitaldia 20:00etan izango delako. 

Bertsolariak eta Euskal folklorea

Bilboko Aste Nagusia gure folklorearen erakusleiho garrantzitsuenetarikoa da. Goizeko gastronomia lehiaketekin batera, Areatzan eta Alde Zaharrean gure folklore eta kulturaren erakusgarri diren hainbat ekitaldi izango dira: bertsolariak Santiago Plazan, Txistulariak, Euskal Dantzak, eta erromeriak era dantzarekin Plaza Barrian izango dira egunero 20:00etan. 

Bilboko Udalak aurten ere animatzen du aroaren dantzarako jantzi tradizionalez apainduta joatea ‘Zure jantziarekin etorri’ lemapean. Hitzordua abuztuaren 23an, asteartea, izango da Plazan Berrian 20:00etan. Horrez gain, bilbainadak egongo dira Alde Zaharrean Bilbotarrak taldearen eskutik eta Erraldoi eta Buruhandiekin kalejirak Alde Zaharretik, Zabalgunetik eta Areatzatik.  

 

Herri kirolak eta kirol ekitaldiak

Aste Nagusiko kirol-egitaruak hainbat herri-kirolen erakusketa eta lehiaketa ditu Leioako Euskal Kirol Taldearen eskutik, 36 urtez ekitaldi hauetan parte hartuz. Areatzan izango da egunero, eguerdiko 12:00etan.

Pasadan edizioaren arrakastaren ondoren, pilota-txapelketek Erripako Kaian jarritako pilotalekuan jarraituko dute. Hilak 26, 27 eta 28an, 12:30etatik 14:30etara eta 17:30ettik20:30etara modalitate desberdinetan jokatzeko aukera egongo da.

Bilbotarrek hainbat kirol ekitaldiez gozatu ahal izango dute XXXIX ‘Villa de Bilbao’ Estropada, bezala, igandean 21ean 11:30etan izango dena. 

Jai eta txupin garbi baten alde

Bilboko Berdintasun, Lankidetza, Elkarbizitza eta Jaietako Sailak Aste Nagusi garbi baten alde apustu egiten du. Horregatik herritar guztiei dei egin nahi diee txupina garbia, irinik eta arrautzarik gabekoa izan daitela. Bilbo Estatuko hiririk garbienetariko bat izateagatik nabarmentzen da eta jada beste leku batzuetatik kopiatutako ohiturak baztertzeko ordua da gure Aste Nagusiarekin ez datozelako. 

Higienea gordetzeko eta usain txarrak ez zabaltzeko jaietarako jarriko diren pixatokiak eta zerbitzu publikoak erabiltzea eskatzen da. Ahalegin berezia egiten ari gara Aste Nagusia garbiagoa izan dadin, pixarik eta usain txarrik gabe. Guztira 126 komun jarriko dira, konketa, ispilu eta guzti. Horiez gain, 25 pixatoki jarriko dira, emakumeentzako pixatoki berezi bat ere Areatzan beste urteetako izandako arrakasta dela eta.

Komunak jai-esparru desberdinetan banatuko dira, hala nola barraketan, Txikigunean, Areatzan, Arriagan, Plaza Biribilean, Epaltzaren Alargunaren kalean, Plaza Barrian, Foru kalean, Zingira kalean, Guggenheimean eta Uribitarten, besteak beste. Halaber, Europa Parkean 50 komun instalatuko dira, kontzertuetara doazen lagunei zerbitzua emateko. Desgaituentzat ere 13 komun jarriko dira, Aste Nagusiko jai-esparru desberdinetan banatuta. 

Integrazio eta irisgarritasun-neurriak

Udala 1994 urtetik herritar guztientzako aproposa den eskaintza prestatzen dabil. Eskaintza honek minusbaliotasuna duten pertsonen parte hartzea bultzatzen du, aisialdirako parekatze-aukerak sustatuz.

• Ezagaitasunen bat duten pertsonen integrazioarako Irakurketa Errazara moldatu da egitaraua ASPACE Bizkaia-ren laguntzarekin. 

• Irakurketarako zailtasunak dituen orok Bilboko Udaleko webgunean (www.bilbao.eus) egitarauaren laburpena entzumen-pilulen bidez entzun ahal izango du, euskeraz zein gaztelaniaz. 

• Zeinu bidezko agerraldia agurra egiterako orduan, baita pregoiaren irakurketan eta elkarrizketak dituzten kaleko zein umeentzako antzezlanetan ere. 

• Udalak jaien esparruen gehiengoak eraberrituko ditu, ezgaitasuna duten pertsonen sarrera eta presentzia errazteko asmoz. Abandoibarrako kontzertuetan eta Enkarnazio elizan hainbat esparru erreserbatuko dituzte helburu honekin. 

• Jaien egitaraua zein kartelaren egileak berak egindako deskribapena, braille eran eskainiko dira. Zerbitzu-puntu estrategikoetan jaso ahal izango da, hala nola, Bilboko Turismo Bulegoetan edota O.N.C.E. egoitzan. 

• Ikusmen-ezgaitasuna dutenentzat Marijaiaren erreprodukzioa egongo da. Ume minusbaliotuentzat arrapala berezia Gargantuan eta monitore espezializatuak Txikigunean. 

• Komuna egokituak jai esparruan. 

• Autobus-zerbitzuak. 

• QR kodea Aste Nagusiaren informazio guztiarekin.