Konpartsek ematen diote, nire ustez, zentzua Aste Nagusiari. Konpartsek bihurtzen dute Bilboko Aste Nagusia berezi, paregabe. Jaietan sortzen diren familia txikiak dira konpartsak. Muntaiatik hasi eta jaien ostean azken rosetoia kendu arteko tarte horretan harreman berezia sortzen da konpartsakideen artean. Jaiak hasi aurreko ilusioa konpartitzen da, muntaian sortzen diren azken orduko arazoak, jaietako txandak eta marroiak, konpartsen arteko pikeak, bazkari herrikoiak, poteoak.. Nork bere konpartsan eta baita gainerako konpartsetako jendearekin ere. Konplizitatea sortzen da jaiak ulertzeko eta bizitzeko modu bera daukagunon artean.
Beraz, ezin jaietako une edo gertaera konkreturik aukeratu. Konpartsakide gisa bizi izan ditudan momentu guztiak dira buru-bihotzetatik inoiz joango ez zaizkidanak.