Aste Nagusia 2016

Pili Alvarez: "Gora mekanotuboa!"

Pili Alvarez 2016ko abu. 17a, 09:09

Duda barik zaila da aipatzea Aste Nagusiko unerik gogoangarriena, hunkigarriena edota bereziena. Ni ustez onena, konpartsekidea izatea da. Hau da, jaiak oso desberdinak dira konpartsekidea izanda ala ez, eta hau bizi esperientziatik esaten dut. Honen harira Ohiana Bartraren iritzi artikuloa asko gustatu zaidala esan behar dut eta esandakoarekin bat egiten dudala.

Nire kasuan jaiak ez dira berdinak Komantxe Konpartsan sartu nintzenetik. Milaka anekdota aipa ditzaket baina montajearen unean zentratuko naiz; Arenaleko montajea baita jaietako une onenetarikoa. Bertan gu geuk txosna osoa montatzen dugu mekanotubotik hasita azken detaileetara heldu arte, noizean behin entzunez: "vamos fatal de tiempo!!!". Pozik ibiltzen naiz mekanotuboan igota; panelak ipintzen (milaka ordu izan arren, ondo sartzen ez direlako); barra eta sukaldea txukuntzen; handik eta hemendik saltzeatzen eta noski bazkaltzen edota osteko poteoan.

Nahiz eta gure artean talkak, tensioak eta haserreak ere egoten diren, Komantxe konpartsa bihotzean daramat.

Gora jai herrikoiak!!!

Ez ahaztu "Giltza daukagula eta erabiltzera goazela!"

 

Pili Álvarez Molés

@Komatxek