Trafikoa etengo dute bihar Errekalde zumarkalean eta Fernandez del Campo kalean

uriola.eus 2016ko abu. 17a, 08:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, abuztuak 18, 23:45etatik biharamuneko 06:00ak bitartean, gitxi gorabehera, ibilgailuen zirkulazioa moztu eta aparkalekuak kenduko dira Errekalde zumarkalean, Santimami eta Urkixo zumarkaleetan eta Fernandez del Campo kalean, Concha Jeneralaren kalearen eta Errekalde zumarkalearen artean.

Okupatuko den gunean hesiak jarriko dituzte aurretiaz eta ordezko bidea Iparragirretik izango da.

Trafiko etena, makinak igotzeko lanek eragingo dute.