Herri kirolak euskal kulturaren ezaugarriak dira. Bere jarraitzaileak ugariak dira eta erakarpen handia pizten dute bisitarien artean. Bere arrakasta dela eta, Udala herri kirolei merezi duten protagonismoa emango die Aste Nagusian euskal kultura eta identitatearen proiekzioarako formula bikaina direlako.
Herri kirolen jatorria landa-eremuan kokatu behar da. Denborarekin, baserriko eta nekazaritzako berezko lan-jarduerak kirol modalitateetan bihurtu dira non trebetasun handia, erresistentzia eta indar fisikoa beharrezkoa den. Hauen artean aipatzekoak dira aizkolariak, harrijasotzaileak, sokatira, txingen jasoketa, idi-probak edo harri-zulatzaileak, beste batzuen artean.
Aste Nagusian herri kirolak ordezkatuta egongo dira Leioako Euskal Kirol Taldearen eskutik, zeinek 36 urte darama ekitaldi hauetan parte hartuz.
Egitaraua
Abuztuak 25, osteguna
- Aurkezpena eta ohorezko aurreskua
- Urrezko aizkora eskuratzeko sailkatze liga: Aitzol Atutxa (Bizkaia); Iker Vicente (Nafarroa).
- Inaxio Perurera harrijasotzailea. 270kiloko harria
- Txinga Erute 50kiloko pisuekin: Oskar Perez; Ousman Drame.
- Emakumeen Txingaerute: Bizkaiko txapelduna eta txapeldunordearen arteko erronka.
Abuztuak 26, ostirala
- Bikoteen gizon-probak 800 kiloko harriarekin:
1. Aurrekoetxea - Bilbao (Derio)
2. De la Concepcion anaiak (Erandio)
3. Alzola – Zubizarreta (Gernika)
- Harrijasotzaileen erronka 125kiloko harriarekin: Inhar Urruzono (Ondarroa); Mikel Lopategi (Orio)
-Emakune aizkolarien erronka: lrati Astondoa (Zeanuri); Alazne Etxaburua (Zizurkil)
-Emakumezkoen aizkolari ikuskizuna: Idoia Etxebarria (Orio) emakume
Abuztuak 27, larunbata
- Bizkaiako harri-zulatzaileetako txapelketa. Taldeak: Errekatxo Taldea (Barakaldo); (Santurtziko emakumeen taldea Santurtzi KZ Kolpeka Errekatxo Taldearekin batera arituko da); Kabiezes Taldea (Santurtzi); Burdin Gazteak Taldea (Ortuella); Aldai-Alde Taldea (Trapagaran); Piratak Taldea (Arratzu); eta Ereño Gerendape Taldea (Ereño).
- Herri-Kirolaren 6 modalitate desberdinen erakusketa.