San Inazioko uraren hornidura sarean egondako ezusteko batek ur mozketa eragin du auzoan

uriola.eus 2016ko abu. 18a, 09:51

Udalak jakitera eman duenez, San Inazioko uraren hornidura saren ezustean hodi bat apurtu da eta ondorioz goizean zehar ura moztuta egongo da zenbait kaletan.

Hain zuzen ere, aldi baterako ur mozketak kale hauetan izango du eragina:

- Agirre Lehendakaria: zenbaki bakoitiak, 145etik 165era.

- Etxepare kalea: 1etik 10era.

- Larrakotorre kalea: zenbaki bikoitiak, 4tik 28ra eta zenbaki bakoitiak, 9tik 17ra.

- Kanariar uharteen kalea: zenbaki bikoitiak, 14tik 18ra.

- Errioxa kalea: 2. eta 4. zk.

- Eusebio Garcia Alonso kalea: 2. zk.

- Illes Balears kalea: 4. eta 5. zk.

- Navarro villoslada kalea: zenbaki bakoitiak, 5etik 9ra.

Teknikariak hodia konpontzen hasita daude dagoeneko, eta 13:00ak arte, gutxi gorabehera, ez dela urik egongo aurreikusi dute.