Nekatuta bagaude ere, txupinaren eguna da nire momenturik itxaronena. Algara bizian abiatzen gara San Anton zubitik eta Zazpi Kaleetan murgiltzen gara gure banderak higituz eta gogoak zabalduz. Txosna prest dago Marijaiari besoak zabaltzeko. Biotartean, gure orga (aurten VEGAN WARS gaiaren inguruan tuneaturik) bultzatzen dugu Alde Zaharretik, dantzaka, kantaka, saltoka, ezin etenean.
Egunak badaramatzagu ere Aste Nagusia prestatzen, jaitsiera algaratsu honekin ematen diogu hasiera Aste Nagusiari!