Emakume batek sexu gehiegikeria eta eraso fisikoa pairatu zuen larunbatean, Aste Nagusiaren baitan eta hiritar bik emandako laguntzari esker erasoa ez zen larriagoa izan. Honen aurrean Bilboko Konpartsak erakundeak deituta elkarretaratzea egon zen atzo arratsaldean Arriagako plazan.
Bertan argi esan zuten denon ardura dela mota guztietako indarkeria matxistei aurre egitea eta jarrera aktiboa izan behar dela indarkeria edota eraso baten susmoa izatean.
Jai herrikoien alde egotean, konpartsek ezinbestekotzat jo zuten emakumeek espazio publikoaz gozatzeko eskubidea izatea eta beraz, Aste Nagusian zein urteko gainontzeko egunetan horrelako erasoak onartezinak direla azpimarratu zuten.