Atxiloketa goizeko 06:00ak aldera gertatu da, Plaza Biribilaren inguruetan. 20 urteko hiru emakume Hurtado de Amezagan zeuden udaltzainetara hurbildu dira, bi gizon beraiengana lizunki hurbildu eta sexu erako keinu eta komentarioak egin dizkietela esanez, Areatzako pasealekuaren inguruetan. Jarraian, hirurak Plaza Biribileko txosna batean dantzan ari zirela, berriz ere hurbildu zaizkie eta euren protesten aurrean, erasoka erantzunez.
Gauzak honela, kaleko jantziez jantzitako udaltzainez lagunduta, erasoa gertatutako tokira itzuli dira eta bertan atxilotu dituzte bi gizonak.
Udala, eraso honen aurka deitutako protesta guztiekin bat egingo duela azaldu du eta bihar asteazkena, abuztuak 24, Udaletxeko eskailera nagusietan, eguerdiko 13:00etarako deitutako elkarretaratzera biltzeko deia egiten du, eraso sexista eta jarrera gizalegearen kontrako eta errespetu gutxiko jarrerak Aste Nagusian lekurik ez dutela gaitzesteko.