Izan ere Maruri-Jatabe eta Mungiako lau gazteek bi urte besterik ez daramate musika egiten, urteurren hori bete aurretik irabazi zuten Gaztea Maketa Lehiaketa garrantzitsua eta honen sari bezala BBK Live ospetsuan arrakasta handia izanez gero edo izanez gain, kontzertu mordoa egiten ari dira han hemenka.
Antzoki horretan jaso zuen, Dekot taldeak hain zuzen Gaztea irrati kateak eskaintzen duen saria. horretarako bertan kontzertu txikia eskainiz, egun batzuetara goiko areto txikian akustikoa eman zuten gutxi batzuentzat, eta Aste Nagusiko ostegunean berriro areto zabalean eta, azken orduan erabaki dutenez, sarrera doan jarri dute gainera. Gutxik bezala, Bilboko Aste Nagusi honetan errepikako duten gutxietarikoa izango da Dekot taldea, aurreko igande gauean La Merced elizan jo zutelako. Ote dakite Bilbo Rock egunero blai betetzen duten gazteek, duela urte gutxi arte eliza katolikoa izan zela?
Dagoeneko aski ezaguna da Dekot musika zale gazteen artean, Ibai (Gitarra, teklatuak eta ahotsa) Ane (Teklatuak eta ahotsa) Janire (Baxua) Ibonek (bateria) osatzen duten taldea, beraiek ere ongi definitzen ez duten musika mota eginez. Gehiena ingelesez egiten duten arren, nongoan diren dakite eta euskaraz ere ba dute zerbait eta Ane ahotsaren esanez: “Gero eta gehiago.” Ez naiz ni arlo honetan ere erabateko aditua, baina Maketaren finalean epai lanak egiten aritu zen Fermin Etxegoien jaunaren iritzi edo aburuaz geratu nintzen: “Finaleko bi taldeen artean zalantza geneukan baina hauek bere musika hain landua ekarri izanak jarri gaitu euren alde.” Bitxia, zinez, bi urte eskas zeramaten talde bategatik hori entzutea.
Aste Nagusiaren ostegun handian, 23.00etan eta Kafe Antzokian. Nik ez dut galduko behintzat.