Aste Nagusia 2016

Ane Garai Urkixo: "Aste Nagusiko unerik… Aberatsena!"

Ane Garai Urkixo 2016ko abuztuaren 26a

Une guztiak dira bereziak Bilboko Aste Nagusian, gure bizitzetan oroitzapen sendo eta politak uzten dituztenak.

... Gaztediren Aste Nagusi aurreko entsegua: nagitasuna eta presa; lagunarteko bazkaria txupinazoaren egunean: emozioa eta algara; jaien hasiera, Marijaiari ongietorria egiteko dantza: harrotasuna eta gogoa; urtero, astearteko dantza emanaldia: urduritasuna eta ikusmira; dantzaldiaren ondorengo afaria: lasaitua eta ospakizuna...

Aste Nagusia bera da aberatsa, eta aberastasun arrazoi: betiko lagunak, lagun berriak, lagun izango direnak... parranda, musika, euskara, dantza… Dena positiboa! Eta positiboa ez dena, jakina, sobera dago.

 

Ane Garai Urkixo. Gaztedi Dantzari Taldeko kidea