Aste Nagusia 2016

Konpartsen bazkariak, Euskara Saria eta Ikurrinari omenaldia Aste Nagusiko ostegunean

Ostegun indartsua izan da Aste Nagusikoa. Konpartsa guztiek bazkaria izan dute gaurkoan eta ondoren, Hau Pittu Hau konpartsak Euskara Saria banatu du. Aurtengoan Berbalagunek jaso dute eta pozik agertu dira opariarekin. Arratsaldeko 18:30etan, Ikurrinari omenaldia egin diote Arriagako plazan hau eskegiz eta Agurra dantzatuz.