Aste Nagusia 2016

Kirola Aste Nagusiko ostiraleko protagonista

uriola.eus 2016ko abu. 27a, 14:00

Atzo, ostirala ere, ekintza mordoa eskaini zuten konpartsek Aste Nagusiaren baitan. Goizean etxeko txikiek kokotxak pil pilean prestatu zituzten Aretazan eta konpartsen arteko ur jolasak egon ziren. Arratsaldeko portagonista nagusia Hiri Krosa izan zen, adin guztietako lagunen parte hartzearekin.