Aste Nagusia 2016

Aste Nagusiko bigarren larunbata herritar eta konpartsen parte hartzearen adibide garbia

uriola.eus 2016ko abu. 28a, 12:00

Atzoko egunean nabaria zen Aste Nagusiari bi egun baino ez zitzaizkiola geratzen bukaerara heltzeko eta ondorioz, jendetza atera zen kalera azken indarrak xahutzera. Goizean hegaluzea banaketa egon zen Areatzan eta era berean, herritarrek taldeetanparte hartu zuten marmitako lehiaketan. Arratsaldean, konpartsen arteko herri kirolen txanda izan zen eta giro ezin hobea sortu zen Arriagako plazan.

Bukatzeko, 20:00ak aldera ikurrina marroia eta urdina banatu zituzten. Aurten berriz ere, marroia erasotzaileei zuzendua joan zen eta urdina aldiz, Hiri Krosari.