Gaurkoa azken eguna bada ere, herritarrak gogotsu atera dira kalera Aste Nagusiko azken orduetaz gozatzera. Areatzan buztana sukaldatu dute gastronomikoaren azken egunean, eta Zabalbiden goitibeherak ikusteko aukera egon da. Bazkal aurretik, kukañan ibili dira Altxaporruen eta arratsaldeko Kaskagorriko erromeria eta gero, Marijaiari agur esango diogu datorren urtera arte.