Bilboko Udalak 'Piztu Itxaropena! Piztu ezazu urrean!' nazioarteko kanpainarekin bat egin du ASPANOVAS Bizkaiko Minbizidun Haurren Gurasoen Elkartearen eskutik.
Iraila haurren minbiziaren inguruko sentsibilizazioaren hilabetea izango da Europan eta AEBetan. Hiru minutuz behin, gaixotasun honen kasu berri bat diagnostikatzen da munduan. Kalkuluen arabera, 250.000 gazte eta nerabe diagnostikatu ohi dira 16 haur-minbizi motetako batekin, baina munduko herrialde gehienetan dagoen haur-minbiziari buruzko erregistrorik ezaren ondorioz, nekez jakin daiteke gaixotasun honen hedapenaren nondik norakoa.