TAO-OTAk ohiko ordutegia izango du gaurtik aurrera

uriola.eus 2016ko ira. 1a, 07:00

Abuztuan ordutegi murritza izan du Bilbon TAO-OTA zerbitzuak. Irailaren 1etik aurrera ohiko ordutegia berreskuratuko du. 

Aurrerantzean TAOren ordutegia astelehenetik ostiralera artekoa izango da, goizeko 9:00etatik 13:30ak arte eta arratsaldeko 15:00etatik 20:00ak arte.

Larunbatetan, berriz, Bilbao TAOren ordutegia 9:00etatik 13:30etara artekoa izango da.