Sei urtera arteko umeek doan izango dute Bilbobus zerbitzua aurrerantzean

uriola.eus 2016ko ira. 1a, 09:00

Udalbatzak babestu eta udal gobernuak onartutako neurria indarrean sartu da gaur ofizialki. Orain arte lau urtera artekoentzat baino ez zen doakoa hiriko autobus zerbitzua.

Ume txikiak dituzten familien artean "mugikortasun bideragarria" sustatuko du neurriak Alfonso Gil Mugikortasun, Garraio eta Ingurumen zinegotziaren arabera, "familia horien ekonomia urritu gabe".

Bilbobus zerbitzuari eragiten dion neurria Artxandako Funikularrera zabaldu nahi du Bilboko Udalak. Hurrengo Administrazio Kontseiluan aurkeztuko du bidaia ordaintzeko adina sei urtera mugatzeko proposamena.