Bilbobusek neguko ohiko ordutegia izango dute gaurtik aurrera

uriola.eus 2016ko ira. 5a, 09:00

Udan zenbait lineatan egindako aldaketen ostean, aurrerantzean neguko ordutegia izango dute berriro Bilbobus zerbitzuko autobusek. Gautxoriren lineek ohiko ordutegia izango dute, udan ez dute aldaketarik izan eta.

Non aurkitu ordutegi berriak

Neguko ordutegiak autobusen markesinetan daude eta BioBideko Bezeroarentzako Informazio Zerbitzuan (Poza Lizentziatuaren kalea, 6) kontsultatu daitezke.

Bilboko Udalaren 010 informazio-zenbakira deituta eta Bilboko Udalaren web-gunean (www.bilbao.eus) begiratuta ere jakin ahal izango dira ordutegiak.