Zabalik dago Haurgune eta Kidegune programetan izena emateko epea

uriola.eus 2016ko ira. 6a, 09:39

Udalak, atzotik irailaren 12ra bitartean zabalik izango du umeen aisialdirako Haurgune eta Kidegune programetan izena emateko epea 2016-2017 ikasturterako. 

Jarduerok Begoña, Irala, Otxarkoaga, Deustu, Zorrotza eta Castañosko Udaltegietan eta Zazpi Kaleetako lokal batean gauzatuko dira.

Alde batetik, Haurgune programa 5-8 urteko (2008-2011n jaioak) umeei zuzendutakoa da. Astelehenetik eguenera dago zabalik, 17:30etik 19:30era bitartean. Talde bakoitzak gehienez 12 plaza ditu.

Kidegune programa, aldiz, 9-11 urteko umeentzat da (2005-2007an jaioak). Programa hau barikuetan edo zapatuetan egiten da 17:30etik 19:30era bitartean. Egun eta talde bakoitzerako 15 plaza eskaintzen dira.

Alde batetik, Haurgune programa 5-8 urteko (2008-2011n jaioak) umeei zuzendutakoa da. Astelehenetik eguenera dago zabalik, 17:30etik 19:30era bitartean. Talde bakoitzak gehienez 12 plaza ditu.

Kidegune programa, ostera, 9-11 urteko umeentzat da (2005-2007an jaioak). Programa hau barikuetan edo zapatuetan egiten da 17:30etik 19:30era bitartean. Egun eta talde bakoitzerako 15 plaza eskaintzen dira.

'Handitan zera izan nahi dut…'

Hilabete bakoitzean Haurgune eta Kideguneko jardueren bidez, lanbideak ezagutuko dituzte. Bihar-etziko eta lehendiko lanbideak aukeratu dira, gure inguruan galduta dauden batzuk ere bai; lanbide teknikoak, artistikoak; hezkuntzarekin edo osasunarekin lotuta dauden eta hain ezagunak ez diren lanbideak, urteko sasoi batean bakarrik, neguan, egiten diren lanak eta lanbide arriskutsuak edo bitxiak.

Lanbideen gaineko jardueren programa zabala prestatu da. Jorratuko diren gaien artean daude berdintasuna lanbidearen esparruan eta genero-rol tradizionalak gainditzea umeek handitan zer izan nahi duten pentsatzeko orduan.

Gurasoek egindako eskariei erantzuteko, programak euskaraz izango dira gehienbat, zenbait jarduera ingelesez egingo badira ere.

Zozketa eta izen ematea

Zozketa jendaurrean egingo da irailaren 13an (asteartea), 10:00etan, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko Umeen Gaietarako Zerbitzuaren bulegoetan (Aznar eraikina. Venezuela plaza, 4. solairua).

Emaitza, berriz, biharamunean, hau da, irailaren 14an, kontsultatu ahal izango da Udalaren web orrian (www.bilbao.net), Udalaren 010/944010010 informazio-telefonoan (astelehenetik igandera, 08:00-20:00) edo Bilboko Barrutiko Udaltegietako “Bilbao Click” bulego elektronikoetan. 

Plaza duten Bilbon erroldatutako umeek behin betiko izen ematea egin dezakete irailaren 14tik 20ra bitartean. Plaza batzuk bete gabe geratuko balira, ikasturtean zehar izena emateko aukera izango da, urriaren 3tik aurrera, Gazteria eta Kirol Sailera telefonoz deituta (94 420 43 94/94 420 42 22/94 420 43 95).

Behin inskripzioa eginda, banketxe hauetako edozein bulegotan ordaindu daiteke prezioa: Kutxabank, Laboral Kutxa, CaixaBank, BBVA eta Banco Sabadell Gipuzkoano. Teleka (Kutxabank) eta ServiCaixa (CaixaBank) kutxazainetan ere ordaindu daiteke. 

On line ere, ordainketa-pasabidearen bitartez, ordaindu daiteke aipatutako banketxeen bidez.