Pintura ale berriak

uriola.eus 2016ko ira. 6a, 10:30

Amado Loum artista senegaldarraren lan bat

Expodistrito egitasmoaren baitan, Amadou Loum, Carmen Ortiz de Urbina edota Alfredo Gomez bezalako artisten lanak ikusi ahal izango dira, eta baita Euskal Akuarelarien Elkartearen edota Durangoko Arte Elkartearen erakusketa kolektiboak ere Bilboko hainbat barrutitan. 

Iraileko lehenengo hamabostaldian lau pintura erakusketa antolatu dira. San Inazio-Ibarrekolandako udaltegian hainbat teknika erabiliz egindako bere lanaren aukeraketa bat aurkeztuko du Amado Loum artista senegaldarrak. Erakusketa horretan, bere bidaietan ezagutu dituen kulturen eta herrien alderdi sinbolikoak erakusten ditu.

Otxarkoagako udaltegiak Carmen Ortiz de Urbina margolariaren erakusketa jasoko du. Artista autodidakta hau estilo errealistan arkatzez egindako erretratuan espezializatu da, bere lana gizakiaren aurpegian zentratuz. Bere marren bitartez gai da keinu, begirada, edo ironiaren ostean ezkutatutako irribarre bakarrean, izaera, nortasuna, jasotzeko. Bere lanetako batzuk Ilustradores Españoles (Ed. Lunwerg) libururako aukeratuak izan ziren.

Kastañoseko udaltegian Resurgere erakusketa dago ikusgai. Oraingo honetan, bost artista elkartu dira Salvemos Rioseco boluntario elkarteari, Valle de Manzanedon (Burgos) dagoen Santa Maria de Rioseco antzinako monasterioa (XIII. mendea) zaharberritzen laguntzeko. Erakusketa horrek Paloma San Roman marrazkilariaren, Jose Antonio Lopez Ruiz akuarelistaren eta Iñaki Bilbao, Miguel Angel Salgado eta Antonio Jarabo margolarien lanen aukeraketa biltzen du.

Abando–Barrainkuako udaltegian Haizea Kolektiboak El camino de Santiago erakusketa paratu du. Proiektu horretan Teresa Riera, Maria Jesus Aguirre, Carlos Bizcarrondo, Rafael Villa eta Berta Garcia artistek hartzen dute parte, eta helburua euren lanak Donejakue Bideko hirietan erakustea da.

 

kulturabarrutik.eus