Mozorroekin abiatuko dute asteburua Olabeagako jaietan

uriola.eus 2016ko ira. 9a, 08:58

Asteburu luzea eta ekintzaz betea dute aurretik Olabeagan. Gaur arratsaldean, mozorroak jantzi eta erraldoiekin batera kalejira egingo dute auzokideek. Jarraian, sardina zein hirugihar jana etorriko da; eta mozorro lehiakeren ondoren, diskofesta. 

Joan den astelehenean hasi ziren Olabeagako jaiak Kerman Lejarraga boxeolariak pregoia irakurri eta txupina jaurtitzean. Geroztik jai giroa nagusitu da auzoan eta ekintza mordoa egongo dira igandera bitartean. 

 

Egitaraua

Irailak 9, ostirala

- 19:30. Txupinazoa. Mozorroak jantzi eta kalejira erraldoi eta buruhandiekin.

- 20:30. Sardina eta hirugihar jana kaian.

- 21:30. XII. Mozorro lehiaketa.

- 22:00. Bokatada txosnan.

- 23:00. Diskofesta Imanol DJarekin.

 

Irailak 10, larunbata

- 10:00. XXVII. Marmitako txapelketa.

- 11:00. ‘Asmatu zure pertsonaia’ tailerra.

- 12:00. Umeentzako parkea.

- 13:00. Postre eta gozoko lehiaketa.

- 14:00. Marmiten aurkezpena eta sari banaketa (Txoko Noruegon).

- 16:00. Makillaje tailerra. 

- 17:30. Bingoa.

- 18:00. Ume, gazte zein helduentzako herri kirolak.

- 18:00. Mus txapelketa azkarra.

- 19:00. Aitor magoa.

- 20:00. Olabeaga kantari.

- 22:30. DJ Gazte.

- 24:00. Batek Daki taldearen erromeria.

 

Irailak 11, igandea

- 10:00. Nekazal eta artisau azoka.

- 12:00. Meza nagusia.

- 13:00. Haize-Alai dantza taldearen ekitaldia.

- 15:00. Paella herrikoia.

- 16:30. Bingoa.

- 17:00. Photocall-aren itxiera.

- 17:30. Umeentzako berbena.

- 19:00. Sari banaketa, ‘Pobre de mi’ eta jaien amaiera.