Duela mende bat, Indautxu Bilboko hedapen gunea zen, bere aberastasunaren aztarna utzi nahi zuen burgesia dirudunarentzat. Horren adibidea, XX. mendearen hasieran garatzen hasi eta 1915. urtean arkitekturaren gorengo mailara heldu zen Bilboko Zabalgunea da. 1876an hiriko lehenengo Zabalgunerako onetsi zen hirigintza alorreko planeamenduak, pixkanaka betez joan zen ibilbide orria eman zuen. Horren ondorioz, Hiriaren etorkizuna ezagutzeko oso balio handiko ondarea utzi zuen Abandon eta Indautxun.
Bilboko Familia dirudunek gastuei begiratu barik eraiki zituzten euren etxe handiak. Leonardo Rucabado, Atanasio de Anduiza edo Julio Saracibar bezalako garaiko arkitekto handiek euren aztarna utzi zuten etxe eta jauregitxo horietan. Estilo erregionalistak joera markatu zuen hainbat eraikinetan: Chavarri Jauregiaren bitxitasunarekin edertasunean lehiatzen zen eta Indautxuko etxebizitza inguru horretan eraiki ziren etxeen eta jauregitxoen artean zutik geratzen den ia lagin bakarra den Allende txaletean, Foru Jauregiko fatxada ikusgarri eta barrokoan, edo Sir Ramon de la Sotaren lehenengo bizilekua izan zen Villa Maria etxearen xumetasun harrigarrian.
Higiezin horien eta bertan bizi izan zirenen historia eta euren arkitektura bitxiaren eta egungo erabileraran bitxikeriak izango dira helburu nagusi gisa herritarren artean gure hiriaren ondare aberastasuna ezagutaraztea duen Bilbao Izan programako bisiten edizio honi irailaren bukaeran amaiera emango dioten ibilbide gidatu horien gida.
Bisitak
Irailaren 3tik 30era izango dira bisitak, eta plaza erreserbatu ahal izango da. Euskaraz eta gaztelaniaz izango dira, astelehenetan, astearteetan eta asteazkenetan 16:00etan eta 18.00etan; ostegunetan eta ostiraletan 10:00etan, eta 17:00etan (ostiraletan 17:00etan euskaraz) eta larunbatetan 10:00etan, eta 12:00etan, datorren irailaren 30era arte. Bisita euskaraz egin nahi duten taldeek eguna eta ordua adostu ahal izango dute. Bisitak ordubete eta erdi inguruko iraupena izango du, eta talde bakoitzak, gehienez ere, 30 pertsona izango ditu. Hori dela eta, beharrezkoa izango da aurretik erreserba egitea 94 401 00 10 telefono zenbakira deituz (astelehenetik igandera, 08:00etatik 20:00etara).