Gaur hasi eta hilabetez, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Begoñako Andra Maria kalean, 43. zenbakiaren parean. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko dute eta oinezkoentzat bidea libre egongo da etengabe. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz.
Irtenguneak, oinezkoen pasabidea eta pasabide beheratuak egiteko okupatuko da esparru publikoa.
Bestalde, gaurtik hilaren 23ra bitartean, galtzada eta aparkalekuak okupatuko dira Kirikiño etorbidean, Lapurdi etorbidearen bidegurutzearen pareab. Okupatuko diren guneetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz eta ibilgailuen zirkulazioa baimenduko dute.
Komunikazio-sarearen kanalizazio-lanak egiteko okupatuko dute espazio publikoa.