Ikasturte berria martxan du Bilboko metroak eta, ikasturte berriarekin batera, astelehenetik (irailak 5) neguko ordutegira bueltatu da garraiobidea. Ordutegi berriak zerbitzua "indartzen du" eta trenen maiztasuna "ugaritzen du", eskariari "erantzun ahal izateko", metroko ordezkariek azaldu dutenez.
Iraileko ostiraletan metroa gau osoan izango da lanean irailaren 30era arte.
Maiztasunak
Etxebarri-Bidezabal eta Basauri-Kabiezes
Berango, Larrabasterra eta Sopela
Ordutegi guztiak: Hurrengo trenak
Bezeroen Arretarako Bulegoa
Astelehenetik ostiralera, Zazpikaletako geltokian, 08:00-20:00 bitartean egongo da zabalik bulegoa. Ansio, San Inazio eta Areetako geltokian, aldiz, 09:00-19:30 bitartean. Larunbatetan San Inazioko bulegoa soilik egongo da zabalik 09:00-15:00 bitartean. Jai egunetan, igandetan eta jai egunen osteko larunbatetan bulegoak itxita egongo dira.
1.500 milioigarren bidaiaria
Inauguratu eta 20 urtera, abuztuaren 30ean Bilboko metroak 1.500 milioigarren bidaiaria jaso du. Eguerdia pasa berri zela, Sestaoko geltokian sartu zen Nieves Vallejo Blay, hain zuzen ere. Bilboko metroak Londres bisitatzeko asteburuko bidaia oparitu dio Nievesi, Europako metrorik zaharrena (Londresekoa) ezagut dezan.