Gaurko 22:30etatik biharko 06:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulazioa moztu eta aparkalekuak kenduko dira Errekalde zumarkalean, Santimami eta Urkixo zumarkaleetan; eta Fernandez del Campo kalean, Concha Jeneralaren kalearen eta Errekalde zumarkalearen artean. Okupatuko den gunean hesiak jarriko dituzte aurretiaz eta Iparragirre izango da ordezko bidea.
Trafiko etena, makinak igotzeko lanek eragingo dute.
Bestalde, bihartik, irailaren 8tik hilaren 30era bitartean, aparkalekuak okupatuko dira Illes Balears kalean, 4. zenbakiaren parean. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz.
Obretako kaseta bat ipintzeko okupatuko dute esparru publikoa.
Bukatzeko, bihar ere, kalea tarteka itxiko dute zirkulaziorako eta aparkalekuak okupatuko dituzte Agirre Lehendakariaren etorbidean, 155. zenbakiaren parean. Hemen ere hesiak jarriko dituzte okupatutako aparkalekuetan.
Egoiliarren aparkalekuko igogailua egiteko eta oinezkoen pasabidea zein Bilbobusen geralekua lekuz aldatu behar direlako okupatuko dute esparru publikoa.