Gaur onartutako proposamenean, 26 lanpostu Udaltzaingokoak dira, 12 lanpostu hainbat kategoriatakoak (2 Gizarte-Langile, Administrazio Orokorreko 5 Teknikari, Ingeniari 1, Ekonomialari 1, Albaitari 1, Arkitekto Tekniko 1 eta Subalterno 1), eta beste 12 lanpostu barne-sustapenekoak.
Guztira, 2016ko EPEak 50 lanpostu ditu Bilboko udal administrazio osoarentzat, eta Mikel Alvarez Alkatetza, Garapen Ekonomikoa eta Gobernu Onaren Zinegotzi Koordinatzailearen esanetan, lanpostu-horniketa hau "oso albiste ona da Udalarentzat eta herritar guztientzat".
Era berean, aurtengo ekitaldiko azken hiruhilekoan, Udalak Udaltzaingoko 55 lanpostutarako hautaketa-prozesua deitzea aurreikusia du. Lanpostu horietatik 26 gaur onartutako 2016ko EPEkoak dira, eta gainontzeko 29 lanpostuak 2014ko eta 2015eko Enplegu Publikoaren Eskaintzei dagozkie.