Udalak eta Bridgestone Basauri, Fibrosi Kistikoaren Bizkaiko Arnasa elkartearekin batera, datorren igandean, irailak 11, Miribillako Gernika lorategiak parkearen inguruetan egingo den 'Aparteko Ibilgailuen Elkarretaratze Solidarioaren' hirugarren edizioa aurkeztu dute gaur goizean.
Ibilgailuen erakusketa ez da Miribillako Merkatarien Elkartearen laguntza jasoko duen hitzordu bakarra izango, izan ere 14:00etan, bertan parte hartzen duten gidari zein herritarrek, bazkaria izango dute.
Herritarrei irekitako bazkari solidarioan eta Bridgestone Basaurik luzatutako merchandising produktuen zozketan lortutako dirua Fibrosi Kistikoaren elkarte bizkaitarrari eskainiko zaio. Zehazki, bihar osteguna, irailak 8, Fibrosi Kistikoaren Eguna ospatuko da; gaixotasun hau pairatzen dutenen egoera ezagutzera emateko.