Hamar eguneko jaiak Zabala, San Adrian eta Miribillan

uriola.eus 2016ko ira. 9a, 09:01
Argazkiak: facebook.com/ikatzijaibatzordea

Gaurtik irailaren 18ra ospatuko dituzte Zabala, San Adrian eta Miribillan auzoko jaiak. Ikatzi jai batzordeak lan asko egin du auzoko denda, taberna eta elkarteen babesarekin jai herrikoiak antolatu ahal izateko. Urretxindorra Ikastolako lagunei egokitu zaie aurten pregoia irakurtzea. 

Eguzki izpi gogorrengatik edota euri tanta ugarirengatik lasai asko egon daitezke jaizaleak, karpa izango baita auzotarren topagune eta babesgune Zabala, San Adrian eta Miribillako jaietan. Ohi bezala, Gernikako lorategiak eta Askatasuna kaleek bat egiten duten lekuan paratuko du jai batzordeak karpa eta txosna. 

Gastronomia lehiaketa arrakastatsuak dira jaien egitarauaren baitan. Auzotar ugari, txiki zein handi, elkartu ohi dira jatekoaren jira-biran. Irailaren 10ean, larunbata, paella lehiaketa izango da; irailaren 11n, igandea, sukalki lehiaketa; irailaren 15ean, osteguna, tortilla lehiaketa; irailaren 17an, larunbata, marmitako lehiaketa; eta irailaren 18an, igandea, kuadrillen arteko bazkaria (nork bere bazkaria eraman beharko du). 

Kontzertu xume bezain anitzak lotu ditu Ikatzi jai batzordeak, adin guztietako auzotarrek goza dezaten. Gaur Lisker taldeak joko du karpan; irailaren 10ean DJ Txitxo eta Las Fellini taldeak 80-90eko hamarkadetako gaua girotzeaz arduratuko dira; irailaren 15ean Jardin Infierno entzuteko parada izango da; irailaren 16an Rabones (Ramones omenduz), James Room&weirdAntiqua eta Akatz Reggae Band arituko dira; eta bukatzeko irailaren 17an Oihan Vegak disko festa saioa eskainiko du.  

Miribilla BTT, iazko jaietako kuadrilla lehiaketako irabazleak

Egitaraua

Irailak 9 ostirala 

18:00 San Adrianeko elizako plazatik abiatuta kalejira. 
20:30 Txupina eta pregoia Urretxindorra Ikastolaren eskutik. Txosnak irekiko dira.
20:30 Luntxa eta DJa Zabalako La Mina tabernan.
22:00 Txosnetan, Lisker taldearekin berbena.

Irailak 10 larunbata

11:00 Jai eremuan scalextric erraldoia
11:30 Paella txapelketarako izen ematea jai batzordeko txosnan.
11:30 Gernika Lorategian ponpa erraldoiak Arnasa elkartearen eskutik.
12:00 KIDS&USen eskutik ekintza ezberdinak ingelesez.
14:00–14:30 Paellen aurkezpena.
15:00 Txosnetan, paella jana herrikoia. 3€ platerkadako.
16:30 Mus txapelketa kalean; izen-ematea eta informazioa: Miribillako Batzokian, San Adriango Eretza tabernan eta Zabalako La Degus tabernan.
17:00 Paella txapelketaren sari banaketa. Babeslea Sorgiña loteriak.
19:00 Florestan bingoa. Florestako tabernen eta Barriaren babesarekin.
18:00 La Mina tabernan txokolatada.
19:30 La Mina tabernan Duo Penduloren kontzertua.
22:00 Gau tematikoa: "Urte zorarri horiek. 80–90eko hamarkadak". DJ Txitxoren eskutik.
00:00 Las Fellini txosnetan.
01:00 Gau tematikoa: "Urte zorarri horiek. 80–90eko hamarkadak". DJ Txitxoren eskutik.

Irailak 11 igandea

10:00 Pagasarrira BTT igoera.
11:00 Txosnetan umeentzat eta nagusientzako xakea.
11:00 Auto klasikoen erakusketa (14:00etan bukatuko da) Hmboxes, Prensa Garaizar eta Bridgestonek Gernika Lorategia kalean.
11:00 Molto moto lasterketa Florestan.
11:30 Mini basketa Florestan.
12:00 Txakur lehiaketa internazionala txosnetan. Jasotako dirua Apa Puppy Bilbao animaliak babesteko elkartearentzat izango da.
14:30 Txosnetan, Arnasa elkartearen aldeko sukalkia Rodo harategia babesturik. 3€ platerkada. 
17:00 Bizikleta lasterketa geldoa tren geltokiko plazan
18:30 Roser Carres ballet eskolaren eskutik umeen ballet erakusketa

Irailak 12 astelehena

17:00 Futbito txapelketa Iruartetan.
17:30 San Adriango eskaut taldearen eskutik, puzgarriak, tailerrak eta umeentzako jokuak Zabalako egoitza atzeko plazan.
18:00 Eguraldiak lagun, umeentzako aparra jarraian.
18:00–20:00 Umeen merkatu txikia Zabalako La Mina tabernan.
19:00 Miribillatik Santutxuko txistulariak.
19:00 Gernika Lorategian koadrilen arteko jokuak.

Irailak 13 asteartea

17:00 Futbito txapelketa Iruartetan.
17:00 Bizkaia frontoian Eskupilota txapelketa.
17:30 San Adriango eskaut taldearen eskutik, puzgarriak, tailerrak eta umeentzako jokoak Floresta parkean.
18:00 Umeentzako aparra Floresta parkean, eguraldiak lagun.
18:00 Mini futbito 3x3 Florestan.
20:00 Txorizo jana guztiontzat txosnetan. Futubide elkartearen babesarekin Mendipe erretegiak eskainita.

Irailak 14 asteazkena

17:00 Futbito txapelketa Iruartetan.
17:30 San Adriango eskaut taldearen eskutik, puzgarriak, tailerrak eta umeentzako jokuak Gernika lorategian.
18:30 Eguraldiak lagun, umeentzako aparra Miribillan.
19:30 Txosnetan, Urretxindorra Ikastolako amen taldearen eskutik euskal dantzak. Gero erromeria.
20:30 Odoloste jana. Futubide elkartearen eskutik. Izaro harategiak eskainia.

Irailak 15 osteguna

17:00 Futbito txapelketa Iruartetan.
18:00 Gimnasia erritmiko erakustaldia txosnetan Dana Gimnasio Erritmiko klubaren eskutik.
19:00 Tortilla txapelketarako izen-ematea.
20:10 Tortillen aurkezpena.
20:30 Tortilla txapelketaren sari banaketa.
21:00 Txosnetan Jardin Infierno taldearen kontzertua.

Irailak 16 ostirala

17:00 Futbito txapelketa Iruartetan.
18:30 Txakur erakustaldia. Aurrera Txakur taldearen eskutik kirol antzematea eta Biok taldearen eskutik oinarrizko aginduak betetzea.
19:30 Kuadrillen arteko poteo-jinkana, Urretxindorrako abesbatza eta bertsolariak.
22:00 Txosnetan, Kontzertua Ramonesi tributoa, James Room eta Akatz Reggae Band taldeekin.

Irailak 17 larunbata

11:30 Txosnetan, Body Combat, Body Pump eta Body Balance master classak.
11:30 Marmitako txapelketarako izen ematea Jai Batzordeko txosnan.
12:30 Umeen moda desfilea tren geltokiaren aurrean. Baul de Neretxuk antolatuta.
14:00 Marmitakoa aurkezteko momentua heldu da.
15:00 Txosnetan marmitako jana. 3€ platerkada.
18:00 Oihan Vega. Umentzako espresuki zuzendua.
19:00 Sugoi tabernan Bingo jokua.
20:00 Florestan kontzertua.
20:00 Duo Penduloren kontzertua Zabalako La Mina tabernan.
22:00 Txosnetan, DJ Oihan Vega.
24:00 Mozorro lehiaketa.

Irailak 18 igandea

12:00 Triki poteo Zabalako La Mina tabernan.
12:30 Eguraldiak lagun umeentzako aparra Miribillako Batzokin plazan.
14:00 Kuadrilla bazkaria, bakoitzak berea eraman behar du.
16:30 Mus txapelketaren finala.
17:00 Umeen mozorro txapelketa. Argitxu gozokidendak babestatua.
18:00 Iruartetan futbito txapelketa. 3. eta 4. postuak eta jarraian finala. Kafe-Kafe tabernan sari banaketa.
19:30 Txokolatada txosnetan.
20:30 Azken traka eta txanpaina guztiontzat