Jose Antonio Sistiaga donostiarrak ibilbide artistikoaren aitormenari dagokion kategoriann jasoko du 2016ko Gure Artea saria; Mabi Revuelta bilbotarrak sorkuntza-lana aitortzeko modalidadean; eta hirugarrenik, ikusizko arteen arloan egindako lana aitortzen duen modalidadean proiektu kultural eta espazio batek jasoko du aurten saria: Maite Martinez de Arenazak Solokoetxe auzoan zuzentzen duen La Taller ekimenak.
Gure Artea sariek 18.000na euroko diru-kopurua dakarte modalitate bakoitzeko. Sarion bidez, irabazleei egin duten lana aitortu eta arte garaikidean eta euskal kulturan egindako ekarpena onartu nahi zaie. Sortzaileak saritzen dira (bai euren ibilbide profesionalagatik, bai azken urteotan egin duten sormen jardueragatik), baina baita beste eragile edo erakunde batzuk ere, arte plastikoen edo ikusizko arteen eremuan egin duten jardueregatik.
Sari-banaketa ekitaldia datorren urriaren 5ean izango da, Gasteizko Artium Museoan.
2016ko Gure Artea sarien epaimahaiburu Peio Aguirre Azkarate arte kritikaria izan da. Berarekin batera, epaimahaiko kide izan dira: Abigail Lazkoz Saez, artista; Elena Aitzkoa Reinosa, artista eta iazko irabazlea; Koldo Almandoz de la Cruz, zinemagilea eta kazetaria; eta Lucia Agirre Lopez, Guggenheim Bilbao Museoko curator-a.