Gaur goizean, 09:20 aldera, jaso dute Eusko Jaurlaritzaren menpeko Segurtasun Departamentuan gorpuaren berria. Bilboko itsasadarrean, Zorrotzaurre parean, ikusi dute. Bilboko Suhiltzaileek ezin izan dute Zorrotzaurren gorpua atera uraren korronteagatik. Azkenik, Erandion lortu dute gorpua uretatik ateratzea.
Gorpuak hainbat egun eman ditu uretan Segurtasun Departamentuko kideen lehen hipotesiaren arabera.
Guardia Zibila ari da kasua ikertzen.