Kiroladegietako kanpoko igerilekuak astebete gehiago egongo dira zabalik

uriola.eus 2016ko ira. 12a, 09:17

Udalak astebete gehiago edukiko ditu zabalik Bilbao Kirolaken udako zerbitzuak. Egunotako eguraldi bikainari erreparatuta, Artxandako, Errekaldeko eta Txurdinagako udal kiroldegietako kanpoko igerilekuak irailaren 18ra arte (domeka) zabalik edukitzea erabaki dute, nahiz eta hasieran irailaren 11n ixtekoak ziren. Instalazioak 12:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik. 

Izan ere, Bilbao Kirolakek hilaren hasieratik zerbitzuan ditu igerileku estali gehienak, San Ignazioko eta Zorrotzako kiroldegietakoak izan ezik, mantentze-lanetan daude eta. Udan, modu programatuan ixten dira instalazioak, hobekuntza-lanak egin ahal izateko. Etenaldiok kiroldegi bakoitzak duen eskariaren araberakoak dira, estali gabeko igerilekuak kontuan hartuta. 

Barruko udal igerilekuan iraileko ordutegia: