Bilboko Askatasuna kalean gertatuko eraso baten berri jaso zuenean bertaratu zen Ertzaintza larunbateko 03:00 aldera. Zaurituta aurkitu zituzten bi lagun. Emakumea konorterik gabe eta gizona noraezean. Biak artatu zituzten Basurtuko Ospitalean. Emakumeak ospitalean jarraitzen du oraindik orain.
Ertzaintzaren arabera erasotzailea emakumearen bikotekide ohia da. Erasoaren unean ihes egitea lortu bazuen ere, Askatasuna kalean zeuden lekuko batzuk kritikatu ostean, egunaren amaieran atxilotu zuen Ertzaintzak.
Epailearen esku geratu da ustezko erasotzailea.
* Tratu txarren inguruko informazioa jasotzeko telefonoak 900 840 111 (EAEn) eta 016 (Estatu osoan) dira. 365 egunetan 24 ordutan doako zerbitzua ematen dute eta ez dute arrastorik uzten fakturan.