Bihartik, hilaren 20ra bitartean, galtzada eta aparkalekuak okupatuko dira Juan de Urbieta kalean, 14. zenbakiaren parean. Okupatuko diren guneetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz eta ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da.
Komunikazio-sarearen kanalizazio-lanak egiteko okupatuko da espazio publikoa.
Bestalde, bihar, 16:00etatik 21:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua etengo dute Arrue Margolariaren kaleko 7tik 13ra bitarteko zenbaki bakoitietan; Orixe kaleko 2, 2 bis eta 4an; Navarro Villoslada kaleko 14an; eta Celestino Mª del Arenal plazako 1ean.
Udalaren ur-sarean lotura-lanak egiteko kenduko da ura.