Gerra garaiko gorpu bat atera dute hobitik Artxandan

uriola.eus 2016ko ira. 12a, 10:48

Argazkiak: Juan Mari Aburto ‏@juanmariaburto eta Alba Fatuarte ‏@albafatu

Aranzadi zientzia elkarteko kideek Artxandan buruturiko lana partekatu dute ordezkari politikoekin, memoria historikoa lantzen duten elkartekideekin eta hainbat herritarrekin.

Ikusmin handia piztu zen joan den larunbatean Artxanda mendian Paco Etxeberria eta Lourdes Errastik zuzentzen duten Aranzadi elkarteko ikerlarien inguruan. 1937an askatasunaren alde borrokatu zen gudari baten hezurrak dira Aranzadi zientzia elkarteko kideek lurpetik atera dituztenak.

Ikerlarien lana bertatik bertara ezagutzera hurbildu ziren Bilboko Udaleko hainbat ordezkari, besteak beste, Bilboko alkate Juan Maria Aburto, PSEko zinegotzi Alfonso Gil, EH Bilduko zinegotzi Alba Fatuarte, Udalberriko zinegotzia Carmen Muñoz, Ganemoseko Samir Ladhou. 

Eusko Jaurlaritzaren izenean, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Monica Hernando izan zen.

Sabino Arana fundazioko, CNT sindikatuko edota Lau Haizetara Gogoan plataformako kideak ere bertaratu ziren Artxandara.