Bilbao 700 Fundazioak bere Ekintza Planean onetsitako helburu eta irizpideak betetzen jarraitzen du 365 Jazz Bilbao berrituz eta martxan jarriz, eta, gainera, erakundeak kalitate oneko eskaintza programatzeko finkatuta dituen irizpideak errespetatuak izan dira, besteak beste:
- bikaintasunari eustea.
- Indarra hartzen ari diren euskal balioak sendotzen laguntzea.
- Elkarlan publiko-pribatua sustatzea, askotariko eduki eta formatuak dituen programazioa antolatuz eragile eta sustatzaileekin.
- Lurraldeko ikasle eta artistei laguntzeko programa didaktiko bat martxan jartzea.
Aipatutako helburuak lortzeko, 365 Jazz Bilbao hiru programa ezberdinetan banatuta dago:
• Jazz Bilbao Antzoki: Campos Antzokian 4 kontzertu emango dira; kontzertu horiei apirilaren 26an eman zien hasiera Regina Carter biolinistak eta irailean jarraituko dute Sendeki-Olejniczak bikotearekin (irailaren 21ean), John Scofieldekin (urriaren 19an) eta San Francisco Jazz Collective taldearekin (azaroaren 9an).
•Jazz Bilbao Matine: joan zen maiatzaren 29ko kontzertu batekin hasi zen programa eta udazkenerako 4 kontzertu gehiago antolatu ditute: Ignasi Terraza Trio (urriaren 2an), Igelaren Banda (urriaren 30ean), Elkano Browning Cream (azaroaren 6an), eta Itxaso Trio (azaroaren 27an).
•Jazz Bilbao Gau-Txori: 8 kontzertu eskainiko dira Bilboko 4 hotel ezberdinetan eta programa irailean hasiko da. Honakoek parte hartuko dute: Carlos Velasco Trio (irailaren 16an), Ruben Salvador (irailaren 30ean), FMA Trio (urriaren 14an), Jose Luis Canal Trio (urriaren 28an), Victor de Diego Trio (azaroaren 4an), Geronimo Martin Sexteto (azaroaren 18an), Abraham de Roman Sexteto (abenduaren 2an), eta Collado-Garcia-Benito Trio (abenduaren 16an).
Jazz Antzoki
Horrela deitzen da jendeari nazioarteko artista entzutetsuen emanaldiez gozatzeko aukera ematen dien programa. Regina Carter artistak eman zion hasiera edizio honi joan den apirilaren 26an, eta azaroaren 9ra arte luzatuko da. Zikloaren barruan dauden lau kontzertuak Campos Antzokian eskainiko dira 20:00etan.
Sarrerek 6 euro balio dute, eta Kutxabankeko kutxazain-sarean www.kutxabank.es eta Campos Antzokiaren txarteldegian eskuratu ahal izango dira.
Jazz Matine
365 Jazz Bilbao zikloko Matine programan dauden kontzertuak anitzak dira, bai formatuari, bai edukiari dagokionez, eta jende guztiari zuzenduta daude, bereziki familiei. Jazzak erakartzeko gaitasuna eta balio didaktikoa du, eta estilo aniztasuna eta fusionatzeko aukerak eskaintzen ditu. Horregatik da jazza musika-estilo oso egokia arte plastikoekin edo literaturarekin batera elkarlaneko programa bat sortzeko.
Matine kontzertuak 12:30ean izango dira, beti igandeetan. Sarrerek 5 euro balio dute eta Bilbao 700 Fundazioaren webgunean www.bilbao700.eus eta kontzertua hasi baino ordubete aurretik aretora sartzean erosi ahal izango dira.
Jazz Gau-txori
Gaueko programa honek euskal jazzeko artista berriei merezi duten balioa ematen die. Programa honi esker, gure artistek balio duten guztia eta duten esperientzia erakusteko tokia dute.
GAU-TXORI kontzertu bakoitzak 2 saio izango ditu, 20:30ean eta 23:00etan, NH Hesperia, Hotel Carlton, Hotel Indautxu eta NH Villa de Bilbao hoteletan.