Ja! Bilbao 2016 jaialdiak gai monografikorik ez duen arren, izango du gai ofiziosoa, zuzentasun politikoa umore librearen lotura gisa, hain zuzen ere, hainbat ekitalditan egongo baita, John Cleeserengandik berarengandik hasita. John Cleesek bere ardura erakutsi du komunikabideetan, edozein kritika satiriko zorrotz ankertzat hartu eta gaitzetsi edo zigortu egiten delako. Bere iritziz, hori umorearen funtsaren eta hedapenaren kontrakoa da.
John Cleesek, hain zuzen, jasoko du BBK Ja! Bilbao 2016 saria erabat umorera bideratu duen ibilbide profesionalagatik. Saria 20.000 eurokoa da. Saria emateko ekitaldia urriaren 8an izango da Campos Eliseos Antzokian, eta bertan Ruben Amonek elkarrizketa egingo dio John Cleesi ikus-entzuleen aurrean.
Elvira Lindo, bere aldetik, zuzentasun nekagarri horri buruz arituko da, jaialdirako berariaz prestatu duen 'Emakume desegokia' bakarrizketan. Patricio Pron eta Adam Soboczynski 'bertutearen bizioaz' arituko dira, jatorriz poloniarra den eta alemanez idazten duen egilearen liburuan oinarrituta.
Marta Sanz, Edu Galan eta Manuel Rodriguez Rivero berriz, umorearekin ezinbestean lotuta dagoen gaiaz arituko dira: Satira.
Joaquin Reyesek eta Ernesto Sevillak zuzentasunetik urrun egoten jarraitzen dutela erakutsiko dute, La hora chanante eta Muchachada Nui saioetan erakusten zuten umore aluzinogenoa ikuskatzean.
Beste alde batetik, Guillermo Altaresek, Brujula eleberriari esker azken Goncourt Saria irabazi duen Mathias Enard elkarrizketatuko du, liburu horren gaztelaniazko bertsioaren edizioa dela eta.
Mercedes Cebrianek, Instrumental. Memorias de musica, medicina y locura liburua eta pianoarekin eskaintzen dituen kontzertu birtuosoak eta informalak direla eta ezagun egin den James Rhodes elkarrizketatuko du.
Horrez gain, musikariak zenbait musika pieza eskainiko dizkie ikus-entzuleei. 'Trikitixa eta poesixa' Kepa Junkeraren musikaren eta Miren Agur Meaberen poesiaren arteko fusioa da.
Shakespeareren eta Cervantesen urtean, Ja! Bilbaok mendeurren horri buruzko ekitaldia egin nahi izan du, jaialdiaren gaian oinarrituta. Gaian adituak diren Francisco Ricok eta Luis Alberto de Cuencak 'Umorea Cervantesengan eta Shakespearengan' gaiari buruz egingo dute berba.
Pilar Adon, Jon Bilbao eta Sara Mesa, maltzurra dena ikustean umore berezia erakusten duten hiru idazle dira. 'Umore maltzurra' solasaldian, euren lanetan eta atsegin dituzten beste egile batzuenean dagoen umore horri buruz hitz egingo dute.
Rosa Maria Calafek eta Javier Revertek mundu osotik bidaiatu dute, eta hainbat aldiz, umorez aurre egin beharreko zailtasunak aurkitu dituzte 'Umorearekin maletan' ekitaldian horri guztiari buruz arituko dira.
Jaialdiko bigarren erakusketa Rene Maltêten Humour! izango da. 2000. urtean hil zen argazkilari frantses bikain horrek eguneroko bizitzan jaso zituen argazkien aukeraketa izango da. BBK Aretoan egongo da ikusgai irailaren 29tik urriaren 8ra.
Dagoeneko finkoa bilakatu den '-ren umorezko 10 sekuentziarik gustukoenak' sekzioaz Imanol Uribe euskal zuzendaria arduratuko da aurten. 'Umorezko sekuentzia txarrenak' atalean, Felix Linaresek eta Juan Basek, zineko sekuentzia txarrenen euren aukeraketaz egingo dute berba jendearen aurrean. Hain txarrak direnez, komikotasuna bermatuta egongo da.
Jaialdiko jarduerak bi lehiaketa berrirekin osatuko dira: umorezko argazkien lehiaketarekin eta ezkutuko pertsonaiaren lehiaketarekin.
Ekitaldi eta erakusketa guztietarako sarrera doakoa izango da. Horietako batzuetarako, egun batzuk lehenago, dagokion gunean, eskuragarri egongo den gonbidapena eskatuko da.
Jaialdiaren inguruko informazio osoa eta egutegia hemen.