Asteburu bete ekintza Mallonako jaietan

uriola.eus 2016ko ira. 16a, 08:00

Argazkia: facebook.com/MallonakoJaiak

Asteazkenean hasi ziren Mallonako jaiak eta igandera bitartean iraungo dute. Auzokideek egitaraua zabala prestatu dute; tartean, mozorro lehiaketa, musika, kalejirak, marmitako txapelketa edota Mallonako galtzadako igoera herrikoia.

Asteburuari begira, rock gaua, marmitako lehiaketa, mozorroak, Bilbainadak eta kontzertuak egongo dira besteak beste. 

 

Egitaraua 

Irailak 16, ostirala

- 10:30. Txistulariak.

- 19:00. Pregoia eta txupinazoa.

- 19:30. Gitarpoteoa Go 2.0.

- 21:45. Haurrentzako suak.

- 22:00. Rock gaua: Larregi + Mashai.

 

Irailak 17, larunbata

- 10:30. Txistulariak.

- 11:00. Marmitako lehiaketaren hasiera. 

- 11:30. Haur jolasak.

- 14:30. Marmitako lehiaketako sari banaketa. 

- 15:00. Herri bazkaria.

- 16:00. Auskalo!

- 17:45. Igel toka txapelketa.

- 19:30. Mozorro lehiaketa. 

- 20:30. Haurrentzako berbena Xaiborrekin.

- 22:30. Nagusientzako berbena Xaiborrekin.

 

Irailak 18, igandea

- 10:30. Txistulariak.

- 11:30. Mallonako galtzadetako IV. igoera herrikoia, Gorabide elkartearen alde.

- 12:30. Bilbainadak Iñaki Basaberen eskutik.

- 13:00. Kalejira: Matzorri Kantari.

- 17:30. Zirkua.

- 19:30. Agurra eta sari banaketak.

 

#MallonakoJaiak

facebook.com/MallonakoJaiak