Esparru publikoa okupatuko dute bihar Xenpelar kalean

uriola.eus 2016ko ira. 14a, 08:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, irailak 15, osteguna hasi eta hilabetez, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Xenpelar kalean, 4. eta 7. zenbakien artean. 

Okupatuko diren gunean hesiak jarriko dituzte aurretiaz eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat.

Atari bakoitien aldean espaloia egiteko lanak direla-eta okupatuko da esparru publikoa.