Babesaren arloan Europako kanpo-politika aztertuz ekingo diote topaketari. Lehen saioan hiru adituk parte hartuko dute. Javier de Lucasek (Zuzenbidearen Filosofiako eta Filosofia Politikoko katedraduna Valentziako Unibertsitateko Giza Eskubideen Erakundean), Marta Garcia Cienfuegos (ACNURen Espainiako Ordezkaritzako Babes Saileko arduraduna) eta Nabil Sayed Ahmad Beiruti (Medikuntzan eta Kirurgian lizentziaduna, Psikiatriako espezialista eta Programa de Atención a Población Inmigrante en Salud Mental programaren sustatzailea).
Ondoren, 'Iheslarien inguruko lan-esperientziak' gaiari buruz hausnartuko dute bigarren mahai-inguru batean lau gonbidatuk. Nicolas Castellanok (Ser kateko kazetaria eta mugimendu migratzaileen arloko aditu), Fatima Cabello (Larrialdiei erantzuteko nazioarteko unitateak. Gurutze Gorria), Clara Bajo (Melillan, hegoaldeko mugan, migratzaile adingabeei ematen zaien laguntzaren koordinatzailea. Save The Children) eta Javier Galparsorok (CEAR-Euskadiko presidentea).
Izena ematea doan da, baina, lekua gorde ahal izateko, mezua bidali behar da garapena@bizkaia.eus helbidera, edo 94 406 7789.
'Iheslariak. Hauen eskubideak. Gure betebeharrak'
Hitzordua irailaren 29an, osteguna, izango da Deustuko Unibertsitateko Entzungelan 09:30etik 14:00etara.
Gizartegune Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailak sustatzen duen ekimena da.