Hiriak eta auzoak trantsizioan, hiri-garapen jasangarria, hiria eraldatzeko estrategiak, gentrifikazioa, kulturaren instrumentalizazioa… Gai horiek eta beste batzuk landuko ditu 'Kalea eginez!' hiritar laborategiak. "Prestatzeko eta parte hartzeko gune bat" Bilbo Zaharreko agente sozio-kulturalentzat. "Aukera paregabea elkar ezagutzeko, esperientziak partekatzeko eta gure ingurunea modu jasangarrian hobetzen lagunduko duten estrategia bateratuen diseinuan lan egiteko", antolatzaileen esanetan.
Goialdeko Auzoetako Taldeen Koordinakundearen saio estrategikoetan ikusitako "beharrizan batzuk sakonago aztertzeko unea" da. Izan ere, datozen lau urteetan Bilbo Zaharraren eraldaketa-jarraibideak markatuko dituen Plan Komunitario berria martxan jarriko da.
Urban Bat 5. jardunaldiaren helburua, finean, espazio publikoan egingo diren esku-hartzeak gidatuko dituen ildo estrategiko bat gauzatzea da, "esku-hartze horiek auzoaren premietara eta auzotarretara egokitzeko".
Laborategia hiru modulutan garatuko da, hainbat lan-formaturen bitartez: aurkezpenak, beste lurralde batzuetako esperientziak, tokiko proiektuen bateratze-lana, eta auzorako hobekuntzak proposatzen dituzten ekintza zehatzen esperimentazioa eta eredu-ezarpena.
Parte-hartzea doakoa da. Plazak mugatuta daude, eta hautespena egiteko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea honako inprimaki hau betetzea irailaren 30a baino lehen.
Egitekoak
Goialdeko Auzoetako Taldeen Koordinakundearen saio estrategikoetan ikusitako beharrizan batzuk sakonago aztertuko dira, praktika sozio-kulturalekin Bilbo Zaharreko auzoetako hirigintza-hobekuntzan nola lagundu oinarritzat hartuz. Hainbat jarduera proposatuko dira, errealitate zehatzak lantzeko, hala nola: kalearen maskulinizazioa, espazio publikoaren normalizazioa eta erabilera, aniztasunarekiko arreta, hirigintzaren eta ekipamendu publikoen hobekuntzak, eta abar.
Lankidetzarako, prestakuntzarako, esperimentazioko eta hiriaren produkzioan esku hartzera eta praktika kulturalekin ingurunea hobetzera bideratutako lan praktikoko tresnak garatzeko gune bat zabaltzea. Auzotarrei prozesu horien berri ematea eta horietan parte har dezaten bultzatzea.
Agenteen harremanak estuagoak izan daitezen lortzea eta lan komunitarioa modu estrategikoan indartzea.
Egingo den Plan Komunitarioan laguntzea, espazio publikoa hobetzera bideratutako esku-hartze zehatzen ereduekin.
Saioak
I. modulua: Trantsizioko lurraldeen ereduak, Kultura eraldatzailea eta Hirigintza herritarra. Parte hartzaileak: Ana Huertas, Red de Transición (Bartzelona) eta Doménico di Sienna, Civic Wise (Italia). Urriaren 14a, ostirala, 16:00-20:00, 18:00 ordutik 20:00etara saio irekia. Urriaren 15a, larunbata, 10:00-14:00.
II. modulua: Tokiko proiektuak, permakultura eta lankidetza-diseinua. David Gonzalez, Sustraiak Habitat Design. Urriaren 21a, ostirala, 16:00-20:00. Urriaren 22a, larunbata, 10:00-14:00.
III. modulua: Ildo estrategikoa zehaztea + espazio publikoko esku-hartzeen ereduak ezartzea. Azaroaren 4a, ostirala, 16:00-20:00. Azaroaren 5a, larunbata, 10:00-14:00.
Saio guztiak leku berean egingo dira: WikiToki, Harrobia plaza 5 – 2. Bilbo.