Urriaren 3tik 6ra "bertako agentzia, enpresa eta norbanakoei" hitza emango diete Bilbao Tech Week jardunaldietan startups/ekintzaileak, eskubide digitalak, 4.0 industria, videogames, marketing digitala, creative design edota SEO/SEM bezalako gaiak partekatzeko.
Munduko beste hiri batzuetan ere honelako ekimenak burutu izan dira, eta oraingoan Bilboren txanda da. Teknologiaren munduan "erakargune bihurtu asmoz", berrikuntzari eta teknologia berrien erabilpenari egindako "ekarpen ugari" erakutsi nahi dituzte antolatzaileek.
Antolatzaileen artean daude Ve Interactive, Bilbaovalley, Travioor, Dock-Bilbao, BBK, Deustuko Unibertsitatea, UPV/EHU, Mondragon Unibertsitatea eta San Luis zentroa bezalako erakundeak.