Eguneko Udalekuak, udako aukera “arrakastatsua”

uriola.eus 2016ko ira. 20a, 11:56

Udalak, umeen oinarrizko beharrak asebetetzen dituen eta uda garaian lana eta familiaren kontziliaziorako aukera ematen duen Udalekuen balantze positiboa egin du. 

Eguneko Udalekuak 6 eta 11 urte bitarteko umeentzat

Aurten Gazteria eta Kirol Saila eta Gizarte Ekintza elkarlanean aritu dira lehenengoz Eguneko Udalekuak programaren bitartez, udalekuen eskaintza bakar eta integratzailea egiteko 6tik 11 urtera bitarteko umeentzat.

Bilboko umeentzako udako programa honekin, Udalak udarako aisialdi hezitzailea eskaintzeaz gain, beste helburu batzuk ere izan ditu: bilbotarrek udan lana eta familia uztartzeko aukera izatea edo eskoletako jantokiak itxita daudenez, umeei dieta osasungarria ziurtatzea. Guztiori, umeek dibertsitatean elkarrekin bizitzea posible ez ezik, atsegina eta aberasgarria ere badela erakutsi duten giroan. Hortaz, Udalak oso positibotzat jo du udako programaren edizio hau.

Uztailean egin zen udalekuetarako bisitaldian iragarri zen bezala, eta aurtengo esperientzia hain positiboarekin, Udalak lanean dihardu hurrengo urteetan hiritarrei aisialdirako, 3 eta 17 urte bitarteko eta Bilboko ume eta gazteei, opor garaian, programa bakarra eta bateratua eskaintzeko.

Eguneko Udalekuei dagokionez, 982 bilbotar familietatik etorritako 2.403 adin txikikoei (aurreko edizioan baino 101 ume gehiago), eskainitako 2.415 plazaz gozatzeko aukera izan dute, iragan udan deitutakoak baino %19 gehiago (390).

Beste datu batzuk:

• Generoari erreparatuta, berriz, % 48 neskak izan dira eta % 52 mutilak. 

• Programa Bilboko neska zein mutil guztiei irekita dago, eta dibertsitate funtzionala duten 35 adin txikik parte hartu dute bertan. 

• Plazen %5,03k (121 plaza) dieta berezia izan dute intolerantzia, alergia edo sinesmen erlijiosoa dela eta. (53 plazek halal menua izan dute). 

Eguneko Udalekuak Lehen Hezkuntzako bederatzi zentro publikotan garatu dira; kopurua eskainitako astearen araberakoa izanik: Mujika HI, Uribarri HI, Sanchez Marcos HI, Deustuko HI, Txurdinagako HI, Luis Briñas-Santutxu HI, Gabriel Aresti HI, Garcia Rivero HI eta Basurtuko HI. Ekaineko azken astean hasita eta iraileko lehenengoan bukatuta, guztira bederatzi astetan zehar eskaini da. Aurten abuztuko azken astea era eskaini da eta harrera oso ona izan du familien aldetik.

Udalekuak euskaraz eta ingelesez egin dira, 495 izan ezik, horiek ingelesez soilik izan dira eta. Neurri horrekin, Udalak familien eskariei erantzun nahi izan die eta hirueletasunaren eta euskara eskolatik kanpo erabiltzearen aldeko apustua egin du.

Guztira 500 inkesta baino gehiago banatu dira eta jasotako datuen arabera, umeen %83 oso pozik agertu da udalekuetan izandako esperientziarekin. Igerilekuetako ekintzak izan dira tirari handiena izan dutenak, beste urte batzuetan legez. Ondo baloratu dituzte tailerrak, gymkhanak, esperimentuak eta sukaldaritzako jarduerak eta eskulanak. 

Familiek ere udalekuen inguruko balorazio positiboa egin dute. Familien %94 baino gehiagorentzat itxaropenak bete edo hobetu egin dituzte. % 90ek monitoreen lana ere ona izan dela adierazi du.

Familien %97,46ren ustez programaren malgutasuna lagungarria izan da euren seme-alaben aisialdia antolatzeko. %92,34k asko estimatu du ordutegia ere.

Udako Jolastokia (3-5 urte)

Etxeko txikienek ere udalekuez gozatu ahal izan dute 3-5 urteko umeei Gazteria Sailak zuzendutako Udako Jolastokia izeneko programari esker. 383 ume izan dira, 343 familietakoak eta eskainitako 688 plazetako %99,56 okupatu izan dituzte. Dibertsitate funtzionala duten 9 neska mutilek eskainitako 15 plaza bete dituzte.

Udako Jolastokia programa Bilboko 8 barrutietan gauzatu da, udaltegietan gehienbat, goiz partean. Aurten lehenengoz aurkeztu da programa hau 6. barrutian; eskainitako plaza guztiak (48) bete dira, gainera.

Familiek astebeterako eta birako inskribatu ahal izan dituzte seme-alabak. Aste birako aukeraren aldekoak %88 izan dira; astebeterako, ostera, % 12k eman dute izena.

Dibertsitate funtzionala duten 9 umek hartu dute parte ere, eskainitako 15 plazak betez. Horietako hiruk bakarrik behar izan dute laguntza eta bakarkako laguntza-zerbitzua eskaini zaie. Hori dela eta, 6 begirale kontratatu behar izan dira. 

Familiei egindako inkesten arabera, kasu honetan ere balorazioa oso positiboa izan da. Familien % 97,73k ontzat jo dituzte euren seme-alabek burutako jarduerak. Horrez gain, begiraleen lana ere ona izan dela adierazi dute (%99,24). Umeen %99,24 oso pozik agertu da programarekin, asebeteta edo oso asebeteta, alegia.

Gizarte Ekintzak gizarte arloko erakundeekin egindako udalekuak

Aurreko urteetan legez, Udalak arreta berezia jarri die egoera ahulean eta egoera ekonomiko prekarioan dauden, diru-sarrerarik ez duten edota diru-sarrerak DSBE baino txikiagoak dituzten familietako adingabeei.

Gizarte Ekintza eta Gazteria eta Kirol saila eta auzoetan sustraitutako gizarte arloko erakundeek, elkarrekin koordinatuta, 3 eta 16 urte bitarteko 288 adingaberi laguntza eman eta lagun egin diete udalerrian eskaintzen diren errekurtso normalizatuak baliatzeko aukera izan dezaten. Iaz baino % 48,5 handiagoa izan da laguntza, orduan 194 izan baitziren laguntza jaso zuten adingabeak.

288 adingabeko horietatik 186k -3 eta 11 urte bitartekoak- Bilboko Udalak eskaintzen dituen programetan parte hartu du eta 102 adingabe, batzuk 3 eta 5 urte bitartekoak eta beste batzuk 12 eta 16 urte bitartekoak, Bilboko auzoetan erakundeek antolatzen dituzten udalekuetan ibili da. 

Aurten, Udalak, Gizarte Ekintza Sailaren bidez, hitzarmenak sinatu ditu adingabeko horiek zazpi erakundek eskaintzen dituzten programetan parte har dezaten. Hauek dira erakundeok: Gure Lurra, Zorrotzan; Elkarbanatuz, Deustun; Tendel, Otxarkoagan; Bizkir Deportivo, Rekalde zumarkalean eta Bizkir, La Sallen; Umeak Kalean, Atxuri, Abusu eta Zazpi Kaleetan; Caritas, Zazpi Kaleetan eta Bidegintza, Santutxun. Aisia eta kiroletako jarduerez gain, jantokiko zerbitzua ere eskaini eta Barik txartela eman zaie joan-etorrietarako, jarduerak adingabekoak bizi diren auzoan izan ez direnean.

Udako kirol eskaintza

Udalak bere eskaintza prestatu du 3 eta 17 urte bitarteko ume eta gazteek euren aisialdian parte har dezaten Bilbao Kirolak erakundearen 'Udan primeran kirola eginez' programan. Programa horietan dinamika atseginak eta entretenigarriak eskaintzen dira euren hezkuntza eta gizarte mailako prozesurako, eta aukera ematen zaie jarduera ludikoak eta kirola egiteko. Ekainaren azken astean hasi eta uztaila osoan, dibertsitate funtzionala duten 57 pertsona -6 eta 17 urte bitartekoak- ibili dira udalekuotan; guztira, 6 eta 12 urte bitarteko 1.832 neskato-mutikek parte hartu du eta, azkenik, 13 eta 15 urte bitartekoak 78 izan dira.

Era berean, Bilbao Kirolakek udako campusak antolatu ditu erritmikoa, dantza modernoa eta pala eta paleta egiteko; campus horietan 161 neska-mutilek parte hartu du, 6 eta 18 urte bitartekoak.

Bilbao Kirolakek antolatzen dituen udalekuetara joaten diren umeen familien balorazioa, oro har, positiboa izan da eta gainera, adingabekoek hiru txandatan (hiru aste) parte hartu izana garrantzitsua izan da familientzat, uda garaian adingabeko horien oinarrizko premiak –jatekoa- ere bete baitira. Era berean, oso ondo ikusi dute adingabekoek auzoko beste adingabeko batzuekin batera ibiltzea jardueretan, era horretako esperientziak normalizatzen laguntze aldera.