Bihartik, irailaren 22tik urriaren 3ra arte, biak barne, zirkulazio etenaldia egongo da Rikardo Arregi kalean, Tiboli eta Roke Deunaren kaleen artean; Anselma de Salces eta Tiboli izango dira ordezko bideak. Gainera, aparkalekuak okupatuko dituzte San Roke kaleko 12. zenbakian eta Matiko kalean, Kristo kalearen ondoan.
Esparru publikoa Uribarriko jaietarako antolatutako ekitaldiak egiteko okupatuko da.
Bestalde, bihartik ostiralera, espaloiak eta aparkalekuak okupatuko dituzte Mazarredo zumarkalean, 23. zenbakiaren aurrean. Bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat eta okupatuko den gunean hesiak jarriko dituzte.
Segurtasuna dela-eta, ezki bi moztu behar dira eta horren ondorioz okupatuko dute kalea.
Bukatzeko, biharko egunean ere, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua etengo dute Gorliz kaleko 1etik 15era bitarteko zenbaki bakoitietan eta 2, 4, 6 eta 20an; eta Plentzia kaleko 1. eta 3.ean.
Gorliz kaleko 4. zenbakian ur-hartune partikula bat konpontzeko kenduko da ura.