Bilbon egingo dituzte larunbatean Alkoholismoari Buruzko XXIII. Euskal Jardunaldiak

uriola.eus 2016ko ira. 22a, 10:00

www.revistaamiga.com

Dagoeneko 55 urte lanean diharduen La Cruz de Oro Elkarteak irailaren 24rako (zapatua) Alkoholismoari buruzko XXIII. Euskal Jardunaldiak antolatu ditu, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

Aurtengo goiburua 'Alkoholismoa-adikzioa: sentimenduen gaixotasuna' izango da, ekintza eta/edo pentsaera guztien atzean horri eusten dion emozioa eta sentimendua daudelako, baina sentimendu hori, ezkutuan egon ohi da eta itxuraz ikusezina da gure pertzepziorako.

Gaian adituak diren bi profesionalek parte hartuko dute: Maria Älvarez i Riedweg, Bartzelonako Drogamenpekotasunen Hipocrates Institutuko zuzendari medikoa eta Laura Rojas Marcos, Psikologia Klinikoan eta Osasunarenean doktorea. Emakume biak arituko dira La Cruz de Oro Elkartearen egoitzako agertokian (Iparraguirre k. 46, 3.a) eta "kodependentzia-koadikzioa" aztertuko dute familiaren inguruan eta "errudun izatearen ustea", hain presente dagoena alkoholismoaren gaixotasunean.

Alkoholikoentzat eta haien senideentzat autolaguntzako programak bultzatzeko, Alcoholicos Rehabilitados Elkarteak eta Osasun eta Kontsumo Sailak oraintsu sinatu duten hitzarmenean sartzen dira jardunaldiok.