Bihartik, irailaren 27tik azaroaren 30era bitartean, gutxi gorabehera, galtzada espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Navarro Villoslada kalean, Juan de Antzeta kalearen eta lehendakari Agirre etorbidearen artean. Ibilgailuen zirkulazioa baimendu eta oinezkoentzat bidea libre egongo da etengabe. Lanak Juan de Antzeta kaleko etxaditik hasiko dituzte eta aurrera egin ahala, aparkalekuak murriztuko dituzte.
Hornidura-sareko hodiak aldatzeko okupatuko da esparru publikoa.
Era berean, Bihartik eta azaroaren 30era bitartean ere, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Orixe kalean, Etxeparen eta Arrue Margolariaren kaleen artean. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta oinezkoentzat bidea libre egongo da etengabe. Lanek aurrera egin ahala aparkalekuak murriztuko dira hemen ere.
Hornidura-sareko hodiak aldatzeko okupatuko da esparru publikoa.
Gainera, bihartik azaroaren 28ra bitartean, kalea tarteka itxi eta espaloiak zein aparkalekuak okupatuko dira Olabeaga kaian, 30. zenbakiaren parean. Bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat eta lanek aurrera egin ahala aparkalekuak murriztuko dituzte.
Lorezaintzako mantentze-lanak eta berdeguneetakoak egiteko okupatuko da esparru publikoa.
Bukatzeko, bihar, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua etengo dute Landaburu Baserria kaleko 1, 3, 5 eta 7 zenbakietan; eta Karmelo kaleko 10 eta 10A zenbakietan. Balbula orokor bat konpontzeko moztuko dute ura.